Elur zuria gailurretan (White snow in the summits)

Seealpsee (Suitza)

Elur zuria gailurretan eta belar berdea beheko haranetan. Horrelakoa da udaberria. Eguzkiak indarra hartzen doan heinean, elurra urtzen hasten da eta argi-itzalak gogortzen doaz.

Gailur garai, itzal luze (High summit, long shadow)

Engelberg (Suitza)

Gu baino gorago gailurrak baino ez daude. Elurrez beterik. Izotzean murgilduak. Itzal luzeak sortzen dituzte. Eguna laburra denean ere, berau gehiago laburtzen dute. Gauari bidea zabaltzen diote.

Argi eta itzalen artean murgilduak (Among light and shadows)

Simplon (Suitza)

Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.

Mendi puntak, zuri beltzean (Summits, B&W)

Arosa2_B&W,