Akerraren adarrak (Horns of the goat)

Chur (Suitza)

Akerrak adarrak okerrak ditu. Harrizko akerrak iturri gainean datza. Iturriak urarik ez dario. Iturria harriz egina dago. Eskualde honetan akerrak eta harrizko mendiak lekuko sinboloak dira.

Erloju zaharra (Old watch)

Liérganes (Espainia)

Erloju honek ordua ematen dirau aspalditik. Neurtzen duen denboraren kalteak ongi jasan ditu eta ongi jasaten segitzen du.

Belztutako maila (Blackened step)

Liérganes (Espainia)

Belztutako gainazalak eskailera maila denbora luzean erabilia izanaren seinalea da. Harri lausa lan fina da. Etxe barrura sartu baino lehenagoko azkenengo pausoa bertan egin behar da. Luzaroan egongo da aterako sarrera errazten. Horrela lortu du adintze prestua izatea.

Kale nagusi hutsa (Empty main street)

Liérganes (Espainia)

Eguna ez dago paseoan egoteko. Horregatik izango da kalea hutsik dagoela eguerdi partean bada ere. Soiltasun horrek lekuaren dotoretasuna azpimarratzen du. Etxeetako harri lauzak distira dariote eurite ondoko argi aberats eta ederraren pean.

Ate mardula eta leiho xehea (Strong door and simple window)

Liérganes (Espainia)

Ate mardula eta leiho xehea zizelkatu dituzte harrizko etxe aurrekalde honetan. Harri puxka handiekin osatutako hormak zoragarri markatzen ditu atea eta leihoaren posizioak.

Harrizko etxearen aurrea (Front of a stone house)

Liérganes (Espainia)

Harrizko etxe tradizional honek aurpegi hoberena ematen du. Horma gainazala garbia eta harri tarteak ondo zainduak dauzka. Fronteko paretan zurezko ate zurruna, leiho zulo txikiak eta balkoi sinplea baina elegantea ageri ditu. Gainera, ate ondoan landare bilduma dotorea jarria dago. Detaile guztiak bere itxura edertzeko jarriak daude.

Jauregia ez den harrizko etxea (Stone house that is not a palace)

Liérganes (Espainia)

Harrizko etxe guztiak ez dira jauregiak. Jauregiak ez diren etxeak zoragarriak izan daitezke ere. Jatorri apalagoko etxe honek, hormak harri txikiagoekin eginak ditu, baina tinko pilatzen dira sendotasuna eta edertasuna emateko.

Herri jauregia (Town palace)

Liérganes (Espainia)

Herriko jauregiak, tokiko jauntxo baten lorirako eraikitakoa, plaza batean eraiki zen. Non bestela, aberastasuna eta boterea erakutsi beharrekoa bait zen garai batean.

Etxe baterako sarrera atea (Entrance door to a house)

Liérganes (Espainia)

Etxerako sarrera ateak denbora luzez eman du sartu-irtenak zaintzen. Dotoretasuna soberan daukan. Zurezko ate sendoak eta metalezko hesi nobleak lekua babestu dute denbora luzez.

Balkoiko lorategia (Balcony garden)

Liérganes (Espainia)

Udako beroak eta egun luzeak joanak dira baina etxe honetako loreek ez dute hotza eta iluntasuna gehiegi nozitu. Lekuko hezetasunak lagunduko zien ere, ziurrenik.

Atea nora? (Where heads the door?)

Liérganes (Espainia)

Ate honek nora joko du? Lorategia egongo da atzean? Edo etxolatxoren bat? Lagunekin egoteko txokoa beharbada?

Eliza zaharra zuri-beltzean (Old church in B&W)

Santoña (Espainia)

Urte mordo bat hemen egon ostean, aintzinako oroitzapen ugari gordeak izango ditu. Horregatik zuri-beltza, memoriak zuri-beltzean izango bait ditu eliza zahar honek.

Lore lehorra (Dry flower)

Cardano (Italia)

Sikatutako loreak bere atsedenlekua harlauza baten gainean aurkitu du. Hasiko da deskonposatzen eta ehun bizia izandakoa lurrarekin nahastuko da pixkanaka.

Harri lauza gaineko lore ebakia (Cut flower on a slab)

Cardano (Italia)

Harri lauza baten gainean bukatu ditu bere egunak lore honek. Zutoinetik ebaki eta pixkanaka sikatzen doa. Freskotasunak ihes egiten dio eta zorura itsatsita bukatuko du.

Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Porlanezko eskilarak (Concrete staircase)

Appenzell (Suitza)

Eskilarak porlanez eginak, harri artifizialean zizelkatuak, sendoak, iraunkorrak. Eraikuntzaren egiturari atxikitzen dira. Hura osatzen dute.

Adreiluzko zorua (Brick floor)

Appenzell (Suitza)

Adreilua dago nonahi eraikuntza honetan. Garai bateko hemen egiten ziren lanen oroigarri edo.

Jentilen lana ote? (Done by giants?)

Grub (Suitza)

Arbola hauek errekari zeharka begira gelditu dira. Orain urak otsan ematen badute ere, zihur ez dela beti horrela izaten. Harripuskak jentilek ekarriak izango al ziren bestela?

Korrontea harrien artean (Current among rocks)

Waserauen (Suitza)

Ur korrontea bortitz doa mendi haranean behera, gailurretatik urtutako elurrak elikatuta. Aparrak zuritzen du bere bidea eta bidean aurkitzen dituen harri puxkak higatzen ditu harri koxkorrak bihurtu arte.

Paretaren zauriak (Wounds of the wall)

Somma Lombardo (Italia)

Harri zaharra agerian gelditzen da horma babesten duen geruza fina desagertzen den heinean. Ondasun handiagoko garai baten seinale edo, apaingarri batzuk gelditzen dira, hala nola landare potoa. Gaur egun, paretek zauriak dituzte apaingarri ederrenen gisara.