Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Koskorrak borborka (Boiling cubes)

St. Gallen (Suitza)

Olioa berotzen den heinean, izotz urtua borborka hasten da eta olio tantak saltoka ateratzen dira zartaginetik, azala errez eta biraoren bat ateraraziz.  

Ziazerbaren poesia (The poetry of the spinach)

St. Gallen (Suitza)

Etxeko sukaldean ere detaile ederrak har daitezke kamerarekin. Zartagin batean ziazerba izoztua nola urtzen den begiratzea aukera bat da. Forma gogorrak leuntzen doaz, kolore zuria berde bihurtzen den bitartean, jaki fin bat utzi arte. 

Ziazerba koskorrak (Spinach cubes)

St. Gallen (Suitza)

Ziazerba koskorrak zartagineko oil epelean geldo-geldo biguntzen dira. Izotzaren zuria barazkiaren berde dizdiratsuan bihurtzen doa eta forma geometriko gogorrak lausotzen dira.

Barazki koskorrak (Vegetable cubes)

St. Gallen (Suitza)

Izoztutako barazki koskorrak, izotza azalean, bata besteari itsatsiak, sukaldatzeko prest.