Montreux (Suitza)
Gutxinaka jeisten doa kalea etxeen artean eta azpian. Harrizko zoruak bidea marrazten du karrika estuan zehar igarotzeko. Kalerako ateak han eta hemen ikusten dira. Hemengo bizilagunek kale bidea dute etxeko atari.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Gutxinaka jeisten doa kalea etxeen artean eta azpian. Harrizko zoruak bidea marrazten du karrika estuan zehar igarotzeko. Kalerako ateak han eta hemen ikusten dira. Hemengo bizilagunek kale bidea dute etxeko atari.
Montreux (Suitza)
Herri honetan lekua ez dago soberan. Ez da aurkitzen dugun lehenengo tunela. Izakera berezia ematen dio lekuari. Lasaitasuna darion txokoa sortzen da. Eguneroko presetatik aparte.
Montreux (Suitza)
Herriaren erdiguneko iturri honek urteak emango zituen hemen. Beti plaza freskatzen eta egarria asetzen. Beste lanak gehitu zaizkio ere. Posta jasotzea egokitu zaio eta egunkari banatzaile ikusi du bere burua ere.
Montreux (Suitza)
Lauki itxurako harriak, trapezoide tankerakoekin nahasten dira. Guztiak porlanez ondo lotutak gelditzen dira bata besteari eta denak lurreko oinarriari. Horma sendo honek nekazaritza emankorra ahalbidetzen du lurzoru emankor honetan.
Montreux (Suitza)
Urak aurkituko du bere bidea, ubidea kasu honetan. Ederra prestatuta dago euriak ekarritakoa erraz jeitsi dadin aldapetan behera.
Montreux (Suitza)
Maila estuak. Eskaileraren goiko partean mahastiak hazten badira, hau izango al da mahatsak jasotzeko bide bakarra? Zaila izango da hemen lan egitea.
Simplon (Suitza)
Haran honek inguruko gailurren babesapean bizi da. Altueraren gogortasuna neurri batean xamurtuko da. Lekuaren edertasunagatik ez bada ere, pena merezi du aldapan gorako bidea hartu honeraino heltzeko.
Simplon (Suitza)
Harlauza ederrek egin dute hesi apaina. Belardiaren gorabeherak jarraitu eta bitan banatzen du. Zabala da osatzen duten harriak bezala. Harriak lehorrean pilatu izaterako, sendotasuna igortzen du eraikuntzak.
Müstair (Suitza)
Ikusi urazpian dauden harri txintxarrak. Ikusi urak inguratutako harriak. Ikusi nola urak bere bidea bilatzen duen beraien artean.
Müstair (Suitza)
Bidexkan lurra gastatu da eta harriak agerian agertzen ari dira. Harri koskor borobildu erdi lurperatuak ageri dira belar alfonbraren zuloetan.
Müstair (Suitza)
Harria pareta sendoetan, zura sarrera ate mardulean, habe gogorrak teilatua eta bizitza oso bat eusteko. Pena da etxea hutsik egotea. Merezi du inork berriro bizia eman diezaion.
Müstair (Suitza)
Leiho txikiak kalea ikusteko leku bakarra da. Eraikuntza sendo honen barruak epel eta seguru mantentzeko pentsatua daude. Nabari da hotzak eta lekuaren isolamenduak baldintzatu dutela lekura egokitzeko modua.
Müstair (Suitza)
Horma osatzen duten harriak ageri dira estaldura zaharraren zuloen eta pitzaduren artetik. Pareten profil urratuak itzalean ere isladatzen da. Marra okertua sortzen du. Itzal iluna eta argiz beteriko harriaren arteko muga okertua bihurtzen da.
Müstair (Suitza)
Kolumnaren azalak garai bateko leuntasuna galdu du. Hala ere, sendo eusten dio gaineko zamari. Ez du itxurarik harri puxka etsi egingo duenik.
Wasserauen (Suitza)
Ur laster txikia harri artean doa aldapan behera. Eguzkiak ur gain apurtuan isladatzen da. Belarra erreka ertzean gogotik hazten da, ura faltan ez zaionagatik.
Wasserauen (Suitza)
Erreka xumeak haranak biltzen duen ura jaso eta aldapan behera garraiatzen du. Harriz jositako ur bidea inguruko belardien artetik jeisten da. Likido preziatuak emeki egiten du bere bidea uhin txikien artean.
Wasserauen (Suitza)
Harri koxkorrek alfonbra osatu dute ibai ohean. Ura saltoka ibiltzen da beraien gainetik, atzean arrasto iraungaitza utziz uhin leunen itxuran.
Wasserauen (Suitza)
Harri handiek eta harri koxkorrek osatzen dute errekaren ohea. Pixkanaka harriak bultzatzen ditu mendian behera. Beraien artean bilatzen du bere bidea ere. Urak paisaia transformatzeko indarra dauka.
Wasserauen (Suitza)
Harriak urak ekarriak heldu dira honera. Harriek uraren bidea baldintzatzen dute. Harria eta ura. Ura eta harria. Errekan biek bat egiten dute.
Chur (Suitza)
Alde zaharreko kale honetan harria da nagusi. Harri koskorrak lurra osatzen eta harlauza handiagoak etxeen hormetarako.