Cardano (Italia)
Zuhaitz honek dagoeneko ernamuina freskoak dauzka. Nolabait ez du erabat galdu hazteko indarra, neguan egon bagaude ere. Azken urteotako negu epelek ere lagunduko zuten honetan.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Animaliak arrastaka mugitzen du gorputza, geldiro uzkurtuz eta luzatuz. Bere biguntasunean harrigarri egiten da harri artean nabigatzen ikustea.
St. Gallen (Suitza)
Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du.
St. Gallen (Suitza)
Hosto baten erretratu soil batek naturaren bizitzaren atalak ekartzen ditu gogora. Oraingoan udazkena suertatzen da. Zuhaitz horriaren kolore horixkak eta harroka puxka batek bizitza lotara doan garaia ekartzen dute gogora.
St. Gallen (Suitza)
Txapela buruan, jaka eta fraka ilunak daramatzan begirada zorrotzeko gizona irudian. Urmaelari begira, ahateak eta bestelako hegaztiak behatzen. Aurpegiak hamaika urteren arrastoa agertzen du baina edertasuna ez dio kentzen giza semeari.
St. Gallen (Suitza)
Zelaia eta arbola bakanak eguzkiaren kontrara, baserri inguru zaindua eta polita.
St. Gallen (Suitza)
Zaldi bakartia, zelai soilean. Euliak aurpegian ari zaizkio gora eta behera. Bitartean, arratsaldeko eguzkiak aurpegiko formak itzalen bidez markatzen dizkio.