Katedralaren horma itzaldunak (Shadowy walls of the cathedral)

Freiburg (Alemania)

Plaza zabal honetan, arkitekturaz gain zerua ere protagonista da. Katedralaren dorrea ortzira begira dago. Berarengandik heltzen zaion arrats argiak itzalez betetzen ditu bere hormak.

Gaututako kaleak (Night streets)

Freiburg (Alemania)

Ilun dago dagoeneko baina kaleak ez dira erabat hustu. Giroa epela da eta udazken gauak gonbidatzen du kalean egotera.

Hiri gaineko arratsa (Sunset over the city)

Freiburg (Alemania)

Hiriaren gainean espektakulu handi bat martxan dago. Udazkenean eguzkiak indarra galtzen badoa ere arrats ederrak sortzen ditu.

Zeruan dago argi bakarra (The only light is in the sky)

Freiburg (Alemania)

Zeruan dago argi bakarra eta hark argiztatu ezin duena ilunpean gelditzen da. Dorre altuenak eta kale estuenak, berdin, kolorge agertzen dira. Arrats garaiaren magia da.

Goiz hodeitsua (Cloudy morning)

Bad Soden (Alemania)

Udazken goiza argitzen doa gutxinaka. Nabari da hodeiek ez diotela utziko eguzkiari basoak eta zelaiak epeltzen eta argiztatzen. Aldiz, argitasun leuna edukiko dugu egun osoan zehar.

Ilusenti garaia (Sunset time)

Laudio (Euskal Herria)

Ilusenti garai bete betea da. Zeruan eguzkiaren argia irauten du. Kaleko argi artifizialak kolore epela dauka. Etxerako bidea erakusten du. Tartean iluntasuna gailentzen hasia dago. Gaua laster heltzear dago.

Eremu zabala (Wide field)

Loiu (Euskal Herria)

Haran zabala mendi lerroez mugatua. Gainetik zerua baino ez. Horrelakoa da lurralde hau. Zerua, baina, hodeien pasealekua da. Mendebaldetik etorri eta ekialderantz jarraitzen dute bere bidea, aire masen fronteari jarraiki.

Muino gaineko pinuak (The pine trees on the hill)

Laga (Euskal Herria)

Zerua, itsasoa eta mendiaren artean zenbait pinuk aurkitu dute hazteko lekua. Jatorrizko tokitik mugitu ezin eta ondoko itsasotik datorren airea bete-betean arnasten dute zelulosazko izaki berdeek.

Itsaso eta zeru urdinak (Blue sea and sky)

Zeru urdina eta itsaso urdinagoa baino ez da ikusten gure aurrean. Ur masa erraldoi bat eguratsa handiago baten azpian. Lasai daude orain. Olatu mugimendurik, haizerik edo enbatarik ez da nabari.

Kaioa behekaldetik (Seagull from below)

Bakio (Euskal Herria)

Hurbil pasatu da kaioa. Hurbildu zait hare artean utzitako janari ondarren bila. Aurkituko du ogi papurren bat, gazta zati bat edo fruta apurren bat ongi begiratu ezkero.

Hegoak zabalik (Wide open wings)

Bakio (Euskal Herria)

Hegoak zabal-zabal uzten du gorputz arina airean flotatzen. Ari da adi begiratzen bere azpian zer dagoen. Aireko printzeak dira hegaztiak. Esfortzu gabe nabigatzen dute zeruko espazio ukiezin eta ikustezina.

Kaioa hegaz (Flying seagull)

Bakio (Euskal Herria)

Kaioak gurean itsas animaliak dira. Ur barruan bizi ez badira ere, itsasoa behar dute jatekoa aurkitzeko. Horrek bihurtzen ditu ur masa erraldoi hauen sinbolo. Zeruetan zehar hegaz etengabe darabilte.

Hegazkinak errenkadan (Planes in formation)

Gossau (Suitza)

Hiru hegazkin hiru hodeien parean hegaz. Ondo-ondoan doaz. Garai bateko handitasuna ekartzen dute gogora. Hegaz egitea zaila eta arriskutsua zeneko garaia.

Udazkena aurrera doa (Autumn goes ahead)

Gais (Suitza)

Udazkena aurrera doa. Kolore berdeak tonu arreak hartzen ditu. Adarrak soiltzen hasi dira. Arratsaldea laburtzen doa. Eguzkiak beheragotik begiratzen gaitu.

Kale ospelak (Shady street)

Montreux (Suitza)

Eguerdia da baina biziguneako eraikuntzek itzala nonahi ezarri dute. Berotik babestu eta neurriko iluntasuna ezartzen dute eguzkiaren izpi indartsuei islada eginez.

Etxe beheko pasabidea (Passway below the house)

Montreux (Suitza)

Etxeak goian utzitako zuloan zehar urruneko zerua ikusten da. Etxearen behekaldeko zuloan pasabidea dago. Eskilarak eta tunela osatzen dute. Nahiko lekurik ez da egongo estu eraikitako herri honetan.

Kolore epelak (Warm colours)

Montreux (Suitza)

Zeruak kolore beroak hartzen ditu arratsaldearen bukaera aldera. Gorriz, laranjaz eta horiz betetzen da ortzia. Uretara ere heltzen dira. Zeruko urdin kolorearekin pixkanaka nahasten dira.

Arrats garaia (Sunset time)

Montreux (Suitza)

Gau gaztea erabat gailendu baino lehen, oraindik argi eta itzal joko miresgarriak ikusten dira zeruan eta gailur elurtuetan. Joana berri den negua oraindik nabari da. Eguzki argia desagertutakoan, haize izoztuak hartzen du bere lekua.

Eguzkiaren eguneko azken oparia (The last present of the day by the sun)

Montreux (Suitza)

Kolore hori sakonek lurra eta zerua bete dute arrats garaian. Eguzkiak gaurkoz agur esan bitartean azkenengo oparia utzi du. Edertasun arrastoa utzi du bere atzean, zerumuga zeharkatzen duen bitartean.

Iluntasunaren freskura (Fresh darkness)

Montreux (Suitza)

Eguzkia desagertzear dagoenean, arratsa ate joka daukagunean, gaueko iratxoek eta aztiek berain hauts magikoak banatzen dituzte edertasuna zabaltzeko. Politagoa ematen du guztiak. Bare dago giroa, presak joan dira, ilunaren freskura pixkanaka heltzen doa.