Cardano (Italia)
Bidezidorrak basoan barna eramaten du ibiltaria. Zuhaitzen erreinura sartzen du bisitaria. Kaleko presak eta zaratak alde batera uztera gonbidatzen du.
Eguneko argazki bat
Rorschach (Suitza)
Neskatxak jostailu berria aurkitu du eta bizikletaz ahaztu da denbora baterako. Altuera, baina, ezin du doitu eta ez zaio oso erabilgarria suertatuko. Umeak mundua ikusteko oraindik zailtasunak dauzka. Helduko da momentua non mundua beraren begien bidez, ikusi eta ulertuko duen.