Helsinki (Finlandia)
Kaio bat agertu da. Hurbil dagoen itsasotik dator. Jangai baten bila etorriko al da? Txori hauek guregana horretarako baino ez omen dira hurbiltzen.
Eguneko argazki bat
Helsinki (Finlandia)
Kaio bat portuan zain dago. Badaki sariren bat jaso dezakeela bertan nahikoa denbora igaron ondoren. Izango da arrantzale batek edo kale saltzaile batek utzitako arrain puska bat. Bestela azokako bisitariren batek utzitako ogi zatia ahoratu lezake. Bestela ere, aireratu eta ur handietara habia daiteke arrantza egitera.
Neuchatel (Suitza)
Olatua lehertzen dela, kaioak apar artean egiten du hegan.
Neuchatel (Suitza)
Bi kaio Neuchateleko lakuaren ibarran hegaz. Ziurrenik janari puxken bila eguneko haize gogorrean surf eginez.