Arrokazko gailur altua (Rocky tall summit)

Waserauen (Suitza)

Arrokaz osatutako mendi erraldoia argi ikus daiteke haranaren bukaeran. Bere goiak elur zuriz apainduak ageri dira. Kolore bereko hodeiak zeru garbian mugitzen dira mendietako gailurrak bere altzoan hartuz.

Harrizko zutabea (Stone column)

Malesco (Italia)

Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.

Gailur izoztua (Frozen summit)

Malesco (Italia)

Udaberrian egon ba gaude. Giroan ere nabari da, baina hemengo mendi gainetan elurra da nagusi oraindik. Kostatzen zaio urtaro sartu berriari garaiera hautetako txokoak epeltzen.

Profilak baino ez ikusgai (Only profiles remain visible)

St. Gallen (Suitza)

Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.

Zerua zabal, hodeiak luze (Wide sky, long clouds)

St. Gallen (Suitza)

Zerua zabal dago, hodeiak luze dira eta arratseko eguzkia erortzen doa. Zeru koloreak epeltzera egin dute eta itzalak bazterretetatik ihes egin dute, leku denetara hedatzeko.

Euri hodeiak (Rain clouds)

St. Gallen (Suitza)

Euri hodei gutxi batzuk pasatzen dira baina bere karga beste nonbaiten utzi behar dute. Hurbil dagoen gaua hezea gerta daiteke hodei hauek iragartzen dutenaren arabera.

Arratsa gaua bihurtu arte (When the sunset becomes night)

St. Gallen (Suitza)

Argia eta iluna nahasten hasten dira pixkanaka. Helduko da momentu bat non ezin diren bata bestearengandik bereizi. Pixkanaka, baina, ilunak irabazten du arratsa gaua bihurtu arte.

Eguzkia ezkutatuta (Hidden sun)

Appenzell (Suitza)

Eguzkia ezkutatu da hodeien artean. Printzak batzuk baino ez dute ihes egiten.

Baserriko irudia (Countryside picture)

Appenzell (Suitza)

Etxalde bakanduak, errepide zaharrak, elur printzak eta zeru hodeitsua. Neguko paisai betea baserriko edertasuna eta misterioa jasotzen duena.

Leihoa agerleku (Staged window)

Appenzell (Suitza)

Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.

Egun iluna (Dark day)

Appenzell (Suitza)

Trenean atzera etxeraldera goazela, eguna iluntzen ari da. Batetik neguko eguzki baxua eta motelagatik, bestetik zerua hodei beltzez bete delako.

Baserri etxe zaharkitua (Old country house)

Appenzell (Suitza)

Baserri etxea zahartua egonda ere, eskualde honetako, Appenzelleko, estiloa gordetzen du. Baserriaren egoeraren metafora bat izango al da, tren baten leihotik kale-kume batek ateratako argazki hau? Espero dut ezetz. Baserriak bizirautea merezi du.

Negu beteko giroa (Winter weather)

Appenzell (Suitza)

Negu hotza da aurten. Mendi gainetan eta haraneko zelaietan elurra barra-barra aritu du. Negu beteko giroan murgilduak gaude.

Egun hodeitsua (Cloudy day)

Laudio (Euskal Herria)

Hodeitsu eta ilun dago eguna, izan ere euria barra-barra ari du. Garai egokia da horretarako, udarako nahikoa hezetasun pilatzeko urtaroa.

Itzal beteak (Filled shadows)

Cardano (Italia)

Ilundu du dagoeneko. Arbolak eta etxeak itzalez bete dira. Zeruaz gozatzea, baina, oraindik geratzen zaigu. Neguko arrats laburrek ez bait dute sarri uzten honelako ikuskizunaz gozatzea.

Zeru zabala (Open sky)

Cardano (Italia)

Zeru zabal bat ikusteak beti da ederra. Hodei zuriek mihise urdina margotzen dute orban zabalekin. Hegazkinek, berriz, marra zuri finak uzten dute atzean beraien bidean aurrera doazela.

Zeru urdin zabala (Blue wide sky)

Winterthur (Suitza)

Urdin argiko zeru zabala eta hodei zuri bidaiariak ikusgai. Begirada galtzeko putzu sakona.

Eguna garbi (Clear sky)

Flims (Suitza)

Eguna oskarbi. Zerua urdin. Hodei bakanak zuri zirpilduak.

Hodei zuriak zeru urdinean (White clouds in the blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Udazken hasierako zeru urdina hodei zurientzako fondo ederra da. Eguzkiaren laguntzaz, beren argiguneek eta itzalek margo dotorea osatzen dute. 

Zeru urdina (Blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldeko momentu lasai bat bizitu dugu zeruari eta larre berdeei begira. Eguzki sartzea gertu dago eta argiaren epeltasunaz gozatzeko momentua da, gauaren itzal luzeak etorri aurretik.