Müstair (Suitza)
Barne patioan eguraldiaren menpekotasuna arintzen da eta lasaiago ibil daiteke paseoan, edo besterik gabe egonean. Eraikuntzaren erreboltek ipintzen diote lorategi txiki honi muga eta izakera ere ematen diote.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Barne patioan eguraldiaren menpekotasuna arintzen da eta lasaiago ibil daiteke paseoan, edo besterik gabe egonean. Eraikuntzaren erreboltek ipintzen diote lorategi txiki honi muga eta izakera ere ematen diote.
St. Gallen (Suitza)
Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.
Mörschwil (Suitza)
Baserria soroz eta basoz beterik daude. Loreez eta zuhaitzez. Zerealez eta belarrez.
Mörschwil (Suitza)
Zereal aleak ari dira gizentzen eta hazten. Laster egongo dira prest uztarako. Bitartean, kolore berde freskoa galduko dute eta arrera joko dute. Momentuz, protagonista lore gorri distiratsuak dira. Kolore biziak atentzioa deitzen dute zeharo.
Mörschwil (Suitza)
Lorratzaren bidean landareak zanpaturik gelditu dira. Lore bat txiripaz geratu da salbu. Zerealak, baina, bere lekua errekuperatzera egiten dute. Beteko dute berriro gelditutako hutsunea.
St. Gallen (Suitza)
Lore horiak. Zutoin okerra eta luzea. Eskultura txikia eta iraungaitza ematen du. Bizi apurt bat da ere. Lekua osatzen duen biziaren zati txikia eta garrantzitsua.
St. Gallen (Suitza)
Lore bat baino ez da. Lore polit bat da, baina. Batzuekin usainduz goza daitezke, besteekin janez. Jan eta usaindu egiten ez bada ere, ikusi hutsarekin ere goza daiteke.
St. Gallen (Suitza)
Lore hori xumeek betetzen dute zelaia. Belar artean beraien formak argi desberdintzen dira. Lekua apartzen eta edertzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Belar lore berde honen bezalakoak ere badaude. Zutoin fin eta luzeak lore sorta bati eusten dio. Liraina erabat.
St. Gallen (Suitza)
Lorea eta udaberria. Udaberria eta lorea. Bat datoz. Bera dira. Belar artean kolorea eta usaina ematen dute. Intsektuei bizitza ematen die. Bestelako animali txikiek ere beraiengandik hartzen dute sostengua.
Cardano (Italia)
Sikatutako loreak bere atsedenlekua harlauza baten gainean aurkitu du. Hasiko da deskonposatzen eta ehun bizia izandakoa lurrarekin nahastuko da pixkanaka.
Cardano (Italia)
Harri lauza baten gainean bukatu ditu bere egunak lore honek. Zutoinetik ebaki eta pixkanaka sikatzen doa. Freskotasunak ihes egiten dio eta zorura itsatsita bukatuko du.
Cardano (Italia)
Belar luze eta finek tente hazten dira inguruko lore eta landarak ezkutatuz. Ezkutatu beharrean, babestu egingo dituzte beharbada. Bitartean, ur tantek distira infinitoa dariote belar puntetatik zintzilik.
Cardano (Italia)
Arrunta izanagatik ez da erakarpen gutxikoa lore hau. Txikoria, lore hori distiratsua da sortu berrian. Gerora urdindu egiten zaizkio petaloak eta luma itxurako hazi hegalariek bola itxuran biltzen dira. Haize ufada batek edo haur jostari baten putzak lur berrien bila hegaz noiz bidaliko dituen zain.
Cardano (Italia)
Landarea xumea da baina koloretsua ere bai. Loreak gogoz hazten dira, irmo, udazkeneko lehenengo egunak badira ere. Utzidazu mirari txiki honi luzeago begira egotea, indartu eta berritu egiten bait nau.
Appenzell (Suitza)
Mendi loreak aukeratu dituzte apaingarri modura. Loreak txikiak eta sinpleak dira, baina ederrak aldiberean. Kristalezko lorontzi txikiek fresko mantentzen dituzte.
Wildhaus (Suitza)
Zelaiak bere hoberenean daude uda hasieran. Loreak nonahi daude eta beraien koloreez bizitasunez betetzen dute txoko txikienak ere. Petaloak garatu, haziak sortu, intsektuak erakarri da beraien bizitza betieretzeko bidea.
St. Gallen (Suitza)
Lore freskoek heldu berri den udaberria dakarzkigu gogora. Nonahi ari dira kimu berriak sortzen, arrosa koloreko kimuak, hostoen berde sakona konplementatzen dutenak eta uraren urdin ilunarekin kontrastea ematen dutenak.
St. Gallen (Suitza)
Uretan pausatutako platerren itxura dute hosto zabal eta borobilok. Lorea ere ur lasaien gainera etorri da, bere lana betetzeko hor egon behar bait du.
Grub (Suitza)
Oilar hau ez du ematen oso aktiboa denik. Lorategia zaintzearen lana eman al diote? Gogoa ematen du lorategian zehar bere luma koloretsuak eta gandor ederra mugitzen ikusteko.