Arrainaren hurbileko planoa (First plane picture of a fish)

Konstanz (Alemania)

Hurbiletik arrain bat ikustea ez da ohizkoa. Ur elementuak guretzat duen arrotztasuna, arrainei ere luzatzen da. Akuario batean oztopo honi gailentzen zaio beirazko xafla bat jarriz gure eguratsa eta arrainen ur masaren artean. Elkarri hurbiltzen gatzaio eta elkar behatzen dugu. Arrotztasuna harridurarekin ordezkatzen da.

Urazpiko koloreak (Colours inside the water)

Konstanz (Alemania)

Arrainek kolore distiratsuak izaten dituzte, baina uretatik kanpo bizitzeak zailtzen digu horiek bereiztea. Urak berak argia jaten du eta ingurua kolore goibelez margotzen du. Arrotza zaigun ingurunea, orduan eta arrotzagoa bihurtzen digu.

Argian igerian (Swimming in the light)

Konstanz (Alemania)

Gorputz sendo eta luzea. Azala leun eta distiratsua. Animali dotorea da hemengo hau. Arrain izena edo mota ez dut ezagutzen, hala ere edertasuna agerizkoa da.

Leihoaren bestaldea (Other wide of the window)

Konstanz (Alemania)

Leihoaren alde batean ilun eta lehor, bestean argi eta heze. Bi mundu oso desberdinak. Izan daitezkeen bezain desberdinak. Erabat bestelakoak eta elkarrekin hitzegin ezin dezaketeenak. Bestea behatu baino ezin dute egin. Hurbilduko al dira inoiz?

Bi arrain (Two fishes)

Konstanz (Alemania)

Bi arrain txiki igeri egiten dute urontzi erraldoi batetan. Hegatzei eta buztanei arinki eraginez doaz aurrera eta atzera. Janaria bilatuko dute. Harrapariei ihes egiten diete. Eta bereziki pareta gardeneko bestaldeko izaki erraldoiak zaintzen dituzte. Horien beldur izateko arrazoi osoa dute, beraiengandik etortzen bait zaizkie arazo handienak.

Arrainen dantza (Dance of the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrainak dantzan ari dira. Buztana goian jarri eta hegatzak gogor sakatu! Denak bat! Egia esan kasualitate hutsez aurkitu nituen arrainak posizio horretan. Sardetan mugitzen direnean, elkarrekin dantzan egongo balira bezala mugitzen dira arrain txiki hauek.

Arrain txiki gorria (Small and red fish)

Konstanz (Alemania)

Arrain txiki bat agertu da eta atentzio osoa bereganatu du. Mutur luzea dauka eta kolore gorrixka eta bizia. Hegatsen erritmo biziak erraz igeri egiten laguntzen diote.

Arraina naiz (I’m a fish)

Konstanz (Alemania)

Arrainak guregandik desberdin ikusten ditugu. Ezin dugu begirada sinple horren atzean sentimenduak daudenik pentsatu. Beste mundu baterako leihoa bezala ikusten ditugu. Mundu sinple eta zahar bat. Baina zuzen al gaude? Kapazak al gara berezko dituzten ñabardurak ulertzeko?

Arrainen begirada (Look of the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrain taldeari begira jarri eta animaliak niri begira jarri ditut. Jakinmina edo urduritasunez ari dira ni behatzen? Dena delakoa, salbu daude. Kristal sendoak ni eta beste bisitariengandik egoki babesten ditu.

Iluntasunetik agertutako arraina (The fish came from the darkness)

Konstanz (Alemania)

Lekuaren iluntasunetik arrain misteriotsu bat agertu da. Aho zabalik begiratzen gaitu eta gu, eraberean, bere agertzearekin

Izakera markatuko arraina (Fish with personality)

Konstanz (Alemania)

Begiak eta ahoa handiak ditu. Zimurdura zabalak ere. Arrainak izakera indartsua erakusten du.

Arrain bat atsedenean (A fish at rest)

Konstanz (Alemania)

Atsedena hartu igeri ibiltzetik eta momentu batez egon. Animalia horixe bera egiten ari dela ematen du. Azken finean, ez du janari bila etengabe ibili behar eta ez du harrapariengandik ihesean aritu behar. Astia dauka honelako tarteez goxatzeko. Iruditzen zait naturan libre bizitzearen alde hauek ez dituela faltan botako.

Arrainaren begirada (Look of a fish)

Konstanz (Alemania)

Arrain bat guri begira gelditu da. Gure gogoetez ariko al da hausnartzen? Zainduko al du ezer menazagarri ez dugula egiten? Animaliok ez dirudite honelako pentsamodeak izateko kapazak, baina batek daki? Inor galdetu ahal izan die?

Argi-ilunetan igerian (Swimming between shadows)

Konstanz (Alemania)

Akuario baten urontziaren argi eta itzalen artean igeri egiten dute arrain hauek. Bere bizitoki naturaletan eguzki argia ez zuten bere indar osoarekin jasoko. Berezkoa dute, ziurrenik, honelako egoeratan bizitzea.

Arrain multzoa (Fish group)

Konstanz (Alemania)

Arrain multzo honetan lasaitasuna da nagusi. Ohitutak daude bata bestearen ondoan egotera eta denak kristal baten bestaldeko izaki arraroei so daude.

Arraina bere bizitokian (A fish in its pond)

Konstanz (Alemania)

Arrain bat bere bizitokian dabil hara eta hona. Lekua arrunta iruditzen zaio, pareten artean bilduta dagoela konturatzen den arte. Gainera, paretetako bat beirazkoa da eta hormaren beste aldean gizakiak, bata bestearen atzetik, agertzen dira, atseden gabe. Eskerrak gauez beraien etxera doazela eta gu lasaitasun pixka bat izan dezakegula.

Arrain berezia (Special fish)

Konstanz (Alemania)

Hara! Zer animalia mota da hau? Marrazoa ematen du, baina biboteak dauzka! Eskerrak ematekoa da, honelako arrainak ikusi ahal izatea. Bestela, lehorreko pertsonok ez genituzke inoiz honelako izakirik ikusiko.

Arrainei begira (Watching the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrain talde hau ondo konpontzera behartuta dago akuario barruan bizi behar badute. Honi esker ikus ditzazkegu mota desberdinetako animaliak gure etxe ondoan. Baina gustatuko al zaie elkarrekin egotea? Itsasoan aske bizi ezkero ere osatuko al zuten taldea?

Akuarioko arrain saldoa (Fish group of the aquarium)

Zurich (Suitza)

Arrain saldo bat ari da bere egunerokoan. Alde batetik bestera igeri egin eta jatekoaren bila ari. Besterik ez dute egiteko, elkarri mokoka haztea ez bada. Akuarioetan horrela da bizitza, erraza baina mamirik gabea.

Akuarioan (In the aquarium)

Zurich (Suitza)

Nola biziko dira arrainak bere akuarioan. Alde batera eta bestera igeri egin eta beira puska baten bestaldeko izaki erraldoi arraroak behatzea baino ez dute egiten. Beno ba, tarteka jan ere egiten dute. Baina bizitzako beste kitzikagarriak faltan botako al dituzte. Hala nola, aske ugaltzea, harrapakariengandik ihes egitea, janari bilatu eta ez aurkitzea. Beharbada, guztiak ez dituzte bueltan nahi izango …