Irudia erdiko makilarekin (Picture with pole in the middle)

Rorschach (Suitza)

Ur gainazaleko olatu txikiek, haizeak edo sortuak, argia modulatu eta argazkia sortzen dute. Makila irudiaren erdian jarrita dago, aldeetan dagoena ordenatuz, inguruko elementuei erreferentzia eta kokapena emanez.

Uraren koloreak (Colours of water)

Rorschach (Suitza)

Uraren koloreak, lakuaren gardentasuna, makilaren sendotasuna, argiarekin itzala dauzka argazki honek.

Ahate parea (Couple of ducks)

Rorschach (Suitza)

Igeri lasaiean doa ahate bikotea lakuko ur lasaietan. Eguzkiko berotan goxatzen, hala nola laster etorri behar den udaberriko deia gogoan dabiltza.

Neskatxa eta teleskopioa (Girl and telescope)

Rorschach (Suitza)

Neskatxak jostailu berria aurkitu du eta bizikletaz ahaztu da denbora baterako. Altuera, baina, ezin du doitu eta ez zaio oso erabilgarria suertatuko. Umeak mundua ikusteko oraindik zailtasunak dauzka. Helduko da momentua non mundua beraren begien bidez, ikusi eta ulertuko duen.

Eguzkitan eseri (Sitting in the sun)

Rorschach (Suitza)

Perfektu dago eguzkitan esertzeko. Gorputzean epela sartzea sentsazio gustagarria da eta, lagun batekin kontu-kontari egoterik badago, orduan eta hobeto.

Udaberria usaintzen da (Smelling Spring)

Rorschach (Suitza)

Eguna eguzkitsu dago. Itzal gogorrak paisaiarekin nahasten dira. Paseatzaileek goizaren epelaz gozatzera irten dira kalera. Udaberria usaintzen da dagoeneko.

Argi-ilun bizia (Strong contrast)

Rorschach (Suitza)

Neguko azken argitan epeltzen da zuhaitza. Itzalak, aspaldiko partez, lurrean luze hedatzen dira, argi-ilun bizia sortuz. Lakuko ur hotzetara jauzi egin nahi dutela ematen du.

Neguko soiltasunaz jantzita (Dress in winter)

Rorschach (Suitza)

Udaberria dator, egunak luzatu dira, eguzkiak berotzen du baina zuhaitzek, oraindik, neguko jantziak darabilte. Laster, baina, haziko dira lehen hosto berde distiratsu. Freskotasunez beteko da negu usaineko txoko iharrak.

Trenbide sarea (Railway network)

Rorschach (Suitza)

Garai bateko argazkia ematen du. Zuribeltza, tonu aldakorrekoa, iluna… argazki zaharren tankerakoa. Irudiak, baina, gaur egungo bizimodua eta lekuak erakusten ditu.

Trenbideen lotunea (Railway join)

Rorschach (Suitza)

Urruneko lekuetatik jendea etorri eta gero beste leku urrunetara joateko gunea, lotailua, dugu geltokia. Trenbide ugari elkartzen diren puntua.

Trenaren zain dago jendea (Waiting for the train)

Rorschach (Suitza)

Trenaren zain dago jendea. Teilapeetan lasai itxaroten daude bidaiariak beraien garraioa noiz helduko den zain. Arratsaldea ez dago hotza eta gustora egoteko arrazoiak badute.

Eguzki argiaren espektakulua (The show of the sun light)

Rorschach (Suitza)

Eguzkia gaurkoz ezkutatzeko bidean dago. Negu erdian ere, indar nahikoa dauka argi koloretsuko espektakulua eskaintzeko. Goza dezagun, bihar beste egun bat izango da.

Zeruko suzko koloreak (Sky fire colours)

Rorschach (Suitza)

Egunak laburrak dira urteko sasoi honetan, baina edertasuna ez da labur gelditzen inoiz. Gaur ere zerua suzko kolorez bete da gauari ongi etorria emateko orduan.

Lanpara beltza (Black lamp)

Rorschach11

Erretratua argi-kontran (Portrait against the light)

Rorschach10

Eliza bateko arrosa leihoa (Rose window)

Rorschach9

Eliza Rorschachen (Church in Rorschach)

Rorschach8

Kafe bat lakuan (A coffee in the lake)

Rorschach7

Betaurrekoan islada (Reflections in the glasses)

Rorschach6

Harean jolasten (Playing in the sand)

Rorschach5