Trenbidearentzako igarobidea (Passway for a railway)

Freiburg (Alemania)

Bi trenbide eta bi ate. Kaleko trafikoa erregulatzeko bidea da eta garai bateko hiri harresitua gogorazten du. Nabari da kale hau ez zela garraiobide mekanikoen pasabide bezala diseinatu. Oinezkoen espaloia apenas bereizten da kaleko beste eremuez.

Laku ertzeko trenbidea (Railway in the lake border)

Montreux (Suitza)

Trenak laku handia eta muinoen aldapa bortitzen artean tarte bakarra dauka. Burdin bidea ur-ertza jarraitzen du bi kolosoak banatzen dituen tartea jarraituz. Ez batean murgilduz, ezta bestearen igoera bortitzetan ahituz.

Bat egiten dute trenbideak (Joining railways)

Appenzell (Suitza)

Trenbide bi elkarri albotik begiratzen diote lehenengoz, gero pixkanaka elkarrengana hurbiltzen dira bat egin arte.

Trenbideen bizitza (Life of railways)

Appenzell (Suitza)

Trenbideak gurutzatu, batu edo banatzen dira. Beraien helmuga badute ere, bertara heldu bitartean bide aberatsa izaten dute. Bizitzaren adibide erraza ematen dute.

Trenbide sarea (Railway network)

Rorschach (Suitza)

Garai bateko argazkia ematen du. Zuribeltza, tonu aldakorrekoa, iluna… argazki zaharren tankerakoa. Irudiak, baina, gaur egungo bizimodua eta lekuak erakusten ditu.

Trenbideen lotunea (Railway join)

Rorschach (Suitza)

Urruneko lekuetatik jendea etorri eta gero beste leku urrunetara joateko gunea, lotailua, dugu geltokia. Trenbide ugari elkartzen diren puntua.

Trenbide hutsa (Empty railway)

St. Gallen (Suitza)

Trenbide soila bi norantzatan ibiltzeko. Mendialde paisaiaren jarraitutasuna apurtzen du harrizko eta burdinezko bide bihurgunetsuak. 

Jostailuzko trenbide eta hiria (Toy railway and city)

Jostailuzko trenbide eta hiria (Toy railway and city)

Trenbide baten airetiko ikuspegia (View of a railway from above)

Bidearen hasiera. Uda. (Summer travel)

TrenGeltokiaErroman