Davos (Suitza)
Paisai elurtu hau eskialarien paradisu bat da. Aldapetan gora eta behera egun osoan ibili eta ondoren Davos herri kosmopolitan erlaxatzeko aukera dago. Ordainduta noski, izan ere Suitzako mendi turismoa ez da merkea.
Egun bakoitzerako argazki diferente bat
St. Gallen (Suitza)
Atzoko irudi hemen. Orain baina, edizioarekin jokatu nuen irudiari hondoko kolorea gehitzeko. Lanbroak efektua lagundu du argi horixka ematen.
St. Gallen (Suitza)
Basoan zeharreko bidea urrunean lanbroan galtzen zen. Izotza arboletan zetzan. Negu beteko arratsaldea Suitzako mendialdean.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Trenaren martxak argazkiari itxura lausotua ematen dio eta leihoak bidaiarien islada jasotzen du. Detaile hauek pinudiaren itxura misteriotsua areagotzen dute.
The running train adds a blurry taste to the picture. In addition, the windows reflect the other travellers. These details add to the mysterious look of the pine forest.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Gure trena aldapan gora doa pinudi batetan zehar, lanbro artean. Azaroako argiak ilunabar itxura hartu du, oraindik arratsaldea gaztea bada ere.
Our train climbs the mountain through a pine forest, surrounded by mist. The November daylight starts to resemble dusk, although the afternoon is still young.