Snowboardlaria (Snowboarder)

Davos (Suitza)

Snowboardean ere aritzen dira. Elur maluta artean jeitsi behar gaur eta zerua estalita dago. Giro ez dago goxo, baina gustuko lekuan aldaparik ez. Gorakoak behintzat.

Begiratoki elurtua (Snowy viewpoint)

Davos (Suitza)

Begiratoki bat gailurrean. Ez da oso erabilia eguraldi honekin. Sasien gainean eta hodeien azpian, dena zuri agertzen da. Lanbroa doazenean, baina, ikuspegi zoragarria izango da.

Eskialarientzako mendia (Mountain for skiers)

Davos (Suitza)

Eski estazioaren telesillak eta jatetxeak bisitariaren zain. Eskialariak gora eta behera doaz etengabe. Eguna joango den beldur. Gu lasai jatetxean eseri eta leihotik paisai zoragarriaz gozatzen.

Zuria nonnahi (White everywhere)

Davos (Suitza)

Mendien goiak elurrez beteak. Harria ilun ageri da elurpean han eta hemen, kontraste bakarra emanez. Zuria nonnahi.

Gailurretara bisita (Visit to the summits)

Davos (Suitza)

Mendi goietara bisita egiten. Jaka lodia jantzita, txano lodia soinean. Bertan gailur elurtuak eta lanbro bihurtutako lainoen ferekak espero gintuen.

Ilunabarra Davosen (Twilight in Davos)

Davos (Suitza)

Arratsaldearen azken argi izpiek elurrak zuritutako gailurrak eta mendi magalean gora nekez doazen basoak argitzen ditu. Herrian, bailararen behekaldean, argi artifizialek kaleei gaueko giroa egokitzen die.

Pinudi elurtuak (Snowy pine forests)

Davos (Suitza)

Paisai elurtu hau eskialarien paradisu bat da. Aldapetan gora eta behera egun osoan ibili eta ondoren Davos herri kosmopolitan erlaxatzeko aukera dago. Ordainduta noski, izan ere Suitzako mendi turismoa ez da merkea.