Ilunabar garaia (Dusk time)

St. Gallen (Suitza)

Ilunabarra gainean dugu. Itzalak luze dira. Oinatzak elurrean, lehenengo planoan, mendirako bisitarien bidea markatzen dute, herrirako bidea. Elurra bait da mendira jotzeko arrazoi nagusi bat.

Zuhaitza elurrean (Tree in snow)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitz honek zenbait negu ikusitakoa da. Jakingo du zer den garaiko hotza eta biluztasuna urtero sentituko zuen. Sendo eusten jarraitzen du baina, udaberriko eguzki goxoaren zain eta udarako fruitu ondu xamurrak ematen.

Adar nahasmena (Branch mesh)

Cardano (Italia)

Zuhaitz baten adar bakoitzak bere bidea hartzen du eguzki argiaren bila. Elkarrekin gurutzatu egiten dira eta sare fina osatzen dute, argia xehetzen duen sare hertsia.

Adarren anabasa (Mesh of branches)

Cardano (Italia)

Arbola adarrek argi-kontrara itxura liraina, pertxenta, dute. Adar bakoitzak bere bidea egiten du ahalik eta argi gehien aurkitu nahian. Suertatzen den nahasmenetik edertasuna sortzen da.

Neguko arratsalde itzaltsua (Shadowy winter evening)

Cardano (Italia)

Neguko arratsaldeak laburrak dira baina itzalak luze eta azkar hazten dira. Landareek bitartean bere soiltasun handiena erakusten dute garai honetan.

Arratsa heldu da (Dusk came)

Cardano (Italia)

Argi-ilunean dago eserlekua. Hosto eroriak ere arbola azpian ezkutaturik daude orain. Itzalak luzatzen ari direlan seinale, arratsa heldu denan seinale.

Zuhaitz erraldoia parkean (Giant tree in the park)

St. Gallen (Suitza)

Gabon zuhaitza erraldoia parkean jartzen da hemen. Helikopteroz jarri behar dute. Gero koloredun hornidurak jarri eta argi mordo gabon gauetan dizdira egin dezan.

Hosto idorrezko alfonbra (Dry leave carpet)

Winterthur (Suitza)

Zapatak desagertu arte oinak sartu eta arrastaka ibiliz hostoa astintzeko. Hosto idorrezko alfonbran paseatzea bada urte garai honetako, udazkeneko, pribilegioa.

Udazkenak koloreak erakutsita (Autumn colours on show)

Winterthur (Suitza)

Ez da munduko eserleku erosoena izango baina goxo egotea badago zuhaixkaren ondoan eta kale-argiaren argipean. Hemen badira udazken koloreak: hostoen horia, ilunabarraren argi urdina eta kale-argiaren zuria.

Haitzan goian (Up in the rock)

Flims (Suitza)

Mendian goian gailurra, haitzan gora zuhaitzak. Zerua ikutzen, haizeari aurre egiten.

Zuhaitzen soslaia (Profile of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren urdinak irudikatzen ditu zuhaitzen soslaia. Eguzkiak pixkanaka desagertzera jo du eta zerua ere hasi da iluntzen, arratsaldeko kolore gorrixkak erakusten duelarik. 

Arbol zaharra enparantzan (Old tree in the square)

 

St. Gallen (Suitza)

Arbola zahar bat enparantzan. Garai bateko basoaren hondarra eta hiria bere inguruan hazten ikusi duena. 

Ekaitzaren markak (Marks of a storm)

St. Gallen (Suitza)

Pinuok udaberri ekaitz baten markak ageri dute. Zuhaitzak basoetako biztanle zaharrenak dira. Lekuaren historiaren lekuko eta oroigarri dira.

Etxea eta zuhaitza elurrean (House and tree in the snow)

Appenzell (Suitza)

Elurra nonahi, eta bapatean etxe bat. Arbola handia, zaharra ondoan duela. Paisai landu bat. Gizakiak naturari itxura eman duen lekua hemen.

Garai hobeagoen zain (Waiting for better times)

Appenzell (Suitza)

Bi zuhaixka hostoz biluztuak belardi elurtu batean. Garai hobeagoen zain.

Harkaitzetan preso (Between rock walls)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.

Arroilaren bukaera (End of the gorge)

Pfäfers (Suitza)

Arroila estutzen doa, harkaitzak erreka besarkatzera heldu arte. Hor dago ur beroko iturria. Erdi arotik ezagutzen da eta honaino bidaiatzen zuten ur sendagarriak hartzera.

Udazken giroa (Autumn feeling)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.

Zuhaitz ilada lanbroan galtzen (Tree row fading away in the fog)

Zuhaitz ilada lanbroan galtzen (Tree row fading away in the fog)

St. Gallen (Suitza, Switzerland)

St. Gallen elurrez estaltzen da urtean pare bat hilabetetan. Garai horretan lanbroa ere sarri izaten da. Honetan bi elementu horiek zuhaitz ilada apaindu dute irudi gogoangarria sortzeko. 

Adinak okertua (Bent by the age)

Adinak okertua (Bent by the age)

Laudio (Euskal Herria)

Bidean ez nituen soilik pinuak aurkitu. Bide ertzeko zuhaitz hauek ere forma bereziak zeukaten. Hostoz biluztuak, hasi berria den negurako prest zeuden. Lanbro artean, izaki misteriotsuak eta sekretuak ematen zuten.