Helsinki (Finlandia)
Ezer ez da txikia itsasuntzi mota hauetan. Ibilgailu osoa kontrolatzeko zentrua, goikaldean dauka. Bertan inguruak beha daitezke, arriskuak azkar aurkitu ahal izateko.
Eguneko argazki bat
Helsinki (Finlandia)
Pertsona pare bat ingurutik agertu dira zerurari begira nengoen bitartean. Nere pentsamenduetatik atera naiz momentu batez eta beraiei begira gelditu egon naiz. Haien bideari eusten diote, niri kasu handirik egin gabe. Ni berriz, haiei begira egon naiz. Zer egingo dute? Nora doaz?
Helsinki (Finlandia)
Kaio bat portuan zain dago. Badaki sariren bat jaso dezakeela bertan nahikoa denbora igaron ondoren. Izango da arrantzale batek edo kale saltzaile batek utzitako arrain puska bat. Bestela azokako bisitariren batek utzitako ogi zatia ahoratu lezake. Bestela ere, aireratu eta ur handietara habia daiteke arrantza egitera.