Jostailuzko ibilgailuen txokoa (Corner of car toys)

Gais (Suitza)

Txoko honek ume askoren asperdura ekidin dezake. Autoak, hondeagailuak, traktoreak. Batzuk handiak eta besteak txikiagoak. Irudimenak abentura ugari izatera eta mundu berri ugari ezagutzera eraman gaitzake.

Zurezko etxolaren barrua (The inside of a wood hut)

Teufen (Suitza)

Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.

Oholezko ahate horia (Wooden yellow duck)

St. Gallen (Suitza)

Erakusleiho honetan joku polita egin dute. Oholezko jostailu zahar bat, ume batek ahaztuak, leihotik kanpora etengabe begira egotera behartu dute, berriro ere ahaztean.

Tximeleta jostailu (Butterfly as a toy)

St. Gallen (Suitza)

Tximeleta jostailu gogoeneko izango du ume honek, golkora lotuta bait darama. Koloretsua da baina elur artean irudi bitxia da. Ez al da hotz? Ez du kolorea galduko?