Montreux (Suitza)
Likido preziatua da ur gardena. Edaten da, garbitzeko erabiltzen da eta freskotasuna ekartzen du. Ur txorrotak pixkanaka betetzen du ur-ontzia. Eguerdiko eguzki argiaren pean milaka islada berde distiratsuetan apurtzen da.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Bi leihaxkek eta balkoi batek apurtzen dute etxe baten horma. Bakoitzak tamaina desberdinekoa eta denek etxebizitza kalera ekartzeko intentzioarekin. Leiho txikiek argia iragazi egin nahi dute. Argia erakarri egunez eta kalekoa kalean utzi gauez. Balkoiak kalerako ate motza eskaintzen du. Ikusmira bat egiteko balio du eta arropa batzuk lehortzen jartzeko ere.
Montreux (Suitza)
Etxeak goian utzitako zuloan zehar urruneko zerua ikusten da. Etxearen behekaldeko zuloan pasabidea dago. Eskilarak eta tunela osatzen dute. Nahiko lekurik ez da egongo estu eraikitako herri honetan.