Gaueko argi biziena (Brightest light of the night)

Simplon (Suitza)

Eguneko azken argia gorrixka da. Errepidean aurrera jarraitzea zaila bihurtzen da. Bidaiean dabiltzan autoak bihurtu dira argitasun iturri handiena.

Aurreko bidea (The way ahead)

Simplon (Suitza)

Bidea aurretik dago beti. Atzera begiratuta beste bide bat ikusten da. Ezagunagoa hura. Oraintxu gutxi ibilitakoa. Aurrekoak, baina, bizipen berriak eta itxaropen handiak gordetzen ditu.

Itzaletan galtzen (Disappearing in the shadows)

Simplon (Suitza)

Desagertu da suzko borobila ortzimuga azpitik. Hodei gutxi batzuk jasotzen dute azken errainuak. Zeruak ere bere eguneko koloreak galtzen hasi da. Gaueko beltza nagusi izango da laster. Errepidea dagoeneko itzaletan galtzen da urrunean.

Hodei laranja (Orange cloud)

Simplon (Suitza)

Hodei bakarti bat gailur baten gainetik igaro behar da. Bere bidea haizeek agindutakoa da. Kolore laranja tankerakoa, arratseko eguzkiak emandakoa da.

Itzalak nonahi (Shadows everywhere)

Simplon (Suitza)

Gauaren hasieran itzalak nonahi agertzen hasten dira. Pixkanaka, lekua hartzen diote eguzki argiari. Azkenerako, zeruetako ataria ezezik, haran osoa gelditzen da itzalean murgilduta. Itzala iluntasuna bihurtuko da.

Arkaitz horitua (Yellowed rock)

Simplon (Suitza)

Arratsaldeko eguzki argiak laztandu ditu harrizko pareta latzak. Bere orografia apurtuak argiak eta itzalak sortzen ditu. Azken errainuen kolore beroa ere hartu du.

Lore balantzakaria (Swinging flower)

Simplon (Suitza)

Lore xume honek haizearen joa jasan behar du. Baina horretarako badu tresna berezia. Lasto luzea tolesten utzi eta alde batetik bestera ibiltzen da gelditu ezinik.

Uraren haize-dantza (The dance of the water)

Simplon (Suitza)

Hari dantzariak ikusten dira lakuaren zoru biluzian. Hari horiek ur gainazalaren dantza patxadatsua dute iturri. Haizeak etenik gabeko dantza sortzen du.

Etengabe aldapan behera (Always downhill)

Simplon (Suitza)

Ur emaria ez da berehalakoan etengo. Ura etorri eta etorri egiten da eta, modu berean, etengabe jarritzen dio bere bideari, bere ubideari.

Ura saltoka (Jumpy water)

Simplon (Suitza)

Harri koskorren gainetik igarotzean, ur geruza finak saltoka dihardu, korrika batean. Erreka, ura eta aparra batera doaz. Bata dagoen lekuetan, besteak ere aurkitzen dira.

Ubide harritsua (Rocky riverbed)

Simplon (Suitza)

Ur emari xumea eta finak zeharkatzen du mendi bailara baten magala. Aldapan behera egiten du bere bidea, aldiberean inguruko belardiei bizigarri bat ematen. Bere bideko hondoan lurra beharrean, harriak ditu zoru eta horrek ur-laster segida sortzen du. Urak ez du bide leuna.

Arroka urratua (Broken rock)

Simplon (Suitza)

Arroka erraldoiak eskultura ederra sortzeko erabili du naturak. Aurpegi urratuak, erpin zorrotzak, harri koskorreko magalak. Naturak bere espektakulu berdea tarte batean alde batera uzten du eta beste are ederragoa sortu.

Gailur biluzia (Naked summit)

Simplon (Suitza)

Mendi gain soilak. Harrokaz eginak eta, soilik, belar geruza fin batez estalirik daudenak. Beheko orografia zakarra erraz nabari daiteke.

Markak bidexkan (Marks in the path)

Simplon (Suitza)

Bidezidorrean oinatzak ageri. Lurrezko zoru soilduan oinak eta hatzaparren markak erraz nabarmentzen dira. Lekua bisitatu duten animali eta pertsonen aztarnak argi irakur daitezke.

Goi mendi ederrak (Beautiful high mountains)

Simplon (Suitza)

Mendi haran peto-petoan gaude. Zalantzarik ez dago egiterik, mendien profil harritsua ikusita. Magalak zuhaitzez soilduak daude. Aldapa leunek garai batean izotzak zizelkatu zituela mendi hauek ekartzen digu gogora. Gaur, hala ere, udaren goxotasuna eta inguruaren edertasuna nabarmentzen da.

Mendi behi ederra (Great mountain cow)

Simplon (Suitza)

Mendi behi ederra aurkitu genuen mendi buelta koskorra egiten ari ginela. Berak ohikoa duen zelaiean ari zen bazkan eta lasai ederrean. Guri begira gelditu zen. Gu zertan gabiltzan galdetuko zion bere buruari. Berak ere barne bizitza eta pentsamenduak ditu.

Behiaren arreta (The attention of the cow)

Simplon (Suitza)

Guri ari zaigu begira animalia. Gu inguruan egoteak nahikoa arrotz egiten zaio. Mendiarekin eta bere lanetan bakarrik egotea nahiago izango du.

Behiaren begirada (Look of a cow)

Simplon (Suitza)

Mendi behiak lasai dabil goi zelai batean bazka hartzen. Gu hurbildu arte behintzat. Orduan, zain gelditu zaigu begira. Laster aspertu da gutaz eta jarraitu du bere gauzetara.