Negu egun berantiarrek udaberri usaina hartzen hasten dira. Lore jaioberriak, adar biluzietan kontrastea sortzen digute. Animaliek, baina, oraindik faltan bota dute egun luze eta epelagoen goxotasuna.
Arbolak, elektrizitate zutoinak, kableak, etxaldeak, elurtutako zelaiak agertu eta alde egiten dute. Atzekaldean, baina, mendikate erraldoia beti ikusgai ageri da.
Baserri etxea zahartua egonda ere, eskualde honetako, Appenzelleko, estiloa gordetzen du. Baserriaren egoeraren metafora bat izango al da, tren baten leihotik kale-kume batek ateratako argazki hau? Espero dut ezetz. Baserriak bizirautea merezi du.
Trenean bidaiean goazela paisai ederra ageri zaigu. Irudiko etxaldean, berriz, neguko bizitza ederra bezain gogorra izango da. Animaliak zaintzea edo baratza hurrengo sasoirako prestatzea lan zailak dira elurra nonahi dagoenean.
Hostoa, udazken berantiarrean eroria, elurrez inguratua gelditu da. Momentuz ezingo du zorua besarkatu eta berarekin bat egin, berriz, hotzak momifikatua geldituko da udaberriaren zain.
Elurrez inguratua geratu da baserri etxea. Udaberrira arte zuritasuna izango al da nagusi hemen? Zuhaitz bakan batzuk eta urruneko baso batek baino ez diote elurrari eusten.
Kolore gorri biziko, urarekin nahsten den urdineko arratsa ikusgarria agertzen da laku gainean. Etxe bakandutik ikuspegi ezinhobea dago negu parteko paisai honetaz gozatzeko.
Eraikuntza multzo ikusgarria hemen. Sarri moduan elizak eraiki izan ditu gure inguruko monumentu ikusgarrienetarikoak. Irudiko monastegia adibide ederra da.