Hosto pilatuak (Piled leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak pilatu egiten dira. Batzuk lur kolore argiakoak, besteek lur ilun kolorekoak, bata bestearen gainean mantu biguina eta magikoa sortzen du. Oinak bertan sartzeko gogoak ematen du.

Marroitik horira gorritik pasatuta (Brown to yellow going through red)

St. Gallen (Suitza)

Marroitik horira gorritik pasatuz dute kolorea erori berritako hostoak. Bere urteroko lana betetakoan ahitutak gelditzen dira eta pixkanaka galtzen dute berde kolorea. Beharrezkoak ez direla eta lurrean biltzen dira. Alfonbra leunarekin apaintzen dituzte gure inguruko basoak eta herriak.

Hosto alfonbra (Leaves carpet)

St. Gallen (Suitza)

Hosto erori berriak pilatuz joan dira. Hiriak, herriak eta basoak alfonbra koloretsuz estaltzen dira. Bere kolore hori-marroixka edonon ikus daiteke. Udazkenaren ikurra dira gurean.

Hosto erori berriak (Newly fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto erori berriak pilatzen hasiak ziren garaiari dagokion bezala. Udazken hasiera da eta tenperatura jeisten eta eguna laburtzen ari dira. Joanak dira uda erdialdeko arratsalde amaigabeak eta eguzki beteko zeruak.

Hosto borobilak (Round leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto borobilekin estali da ur gainazala. Borobil bakoitza bizitzaz betea da. Saihetsetik adaki zorroztuak agertzen zaizkie, eta puntan lore ederra hasten zaie.

Lore sortu berriak (New flowers)

St. Gallen (Suitza)

Lore freskoek heldu berri den udaberria dakarzkigu gogora. Nonahi ari dira kimu berriak sortzen, arrosa koloreko kimuak, hostoen berde sakona konplementatzen dutenak eta uraren urdin ilunarekin kontrastea ematen dutenak.

Enborrak, adarrak eta hostoak (Trunks, branches and leaves)

Cardano (Italia)

Eguzkiak argi-ilunak sortzen ditu hosto eta enborren gainean. Enbor bertikalek hostodun adar horizontalei eusten diete eta dena janzten dute hosto berde alaiek eta marroi iharrek.

Hosto lehorra zoruan (Dry leave on the floor)

Malesco (Italia)

Hosto lehorra, lurrean zabalik, eskultura xume iraungaitza ez al da?

Hosto lehorrak (Dry leaves)

Hosto lehorrak pilatu dira pixkanaka uda bukaeratik hona.

Hosto idor parea (Pair of dry leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto idorrak zuhaitzean eskegitak gelditu dira. Neguko eguzki xumea ez da kapaza izango hauei bizia bueltan emateko.

Hostoak zeru isladen artean (Leaves mixed with sky reflections)

St. Gallen (Suitza)

Hosto idor hauek izkin batean pilatu dituzte iturriak sortutako uhinek. Beren kolore horixka, algen kolore berdearekin nahasten da eta biak zeruaren urdinaren isladetan galtzen dira.

Iturriaren izkinean (The border of the fountain)

St. Gallen (Suitza)

Hosto lehorrak uretan flotatzen, iturriaren izkinan, uraren bideek, korronteek, eramana bukatu dute bere bizitza.

Hostoak ur gainean (The leaves on the water)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak pilatzen doaz iturriaren putzuan udazkena aurrera doan einean. Ur gardenean flotatzen diraute, arbolatik erori eta hegaka jarraituko balute bezala.

Hosto idorrezko alfonbra (Dry leave carpet)

Winterthur (Suitza)

Zapatak desagertu arte oinak sartu eta arrastaka ibiliz hostoa astintzeko. Hosto idorrezko alfonbran paseatzea bada urte garai honetako, udazkeneko, pribilegioa.

Hosto lehor pila (Pile of dry leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto lehor pila bat alboan jarri eta gainera salto egiteko gogoa ematen du.

Udazken bukaera (End of autumn)

St. Gallen (Suitza)

Udazkena bukatzera doa. Abendua aurrera doa eta egunak eguzkitsu izan arren, hotzak eta argi ordu laburrek negua deitzen dute.

Hosto busti multzoa (Wet leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto busti multzoa. Euririk ez baina. Lanbroaren ferekak ematen die hezearen distira.

Harlauza geometrikoak (Geometric floor tile)

Flims (Suitza)

Harlauza belarrek eta goroldioek inguratzen dituzte. Itxura geometrikoa, hosto idor bakanekin adornatua, itxura hipnotizatzailea.

Hosto bustiak (Wet leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean. 

Hosto lehorrak (Dry leaves)

St. Gallen (Suitza)

Lurzuroa ari da hosto zikuz betetzen. Kolorea berdetik horixka eta marroira aldatzen dute eta basoak eta hiriak udazkenez janzten dute. Gure gogoa etorri behar den giro hotz eta egun laburretara egokitzen hasten da.