Helsinki (Finlandia)
Buruan dugunari buelta asko eman ohi diogu. Kalean goazela nahikoa dugu lurrera begiratzea. Begiratu bai, baina ikusi ez bait dugu egiten.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Suitzako mendebaldea. Abenduko goiz eguzkitsua baina hotza. Negua bueltan dagoela gogorarazten duen horietakoa. Aire hotzak sudurra bete eta aurpegia laztantzen du.
Munich (Alemania)
Uso hauentzat ez dago momentu txarrik lumak pixkat atontzeko. Putzu bat bidegurutze baten espaloian ere ez da txarra. Inguruan dabilen jendeak kasu gutxi egiten die. Usoek ere apenas jartzen dute arreta. Momentuaz gozatzea hobe.
Vicenza (Italia)
Gazteak, turistak, langileak dira plazan, ibilian, eserita. Uda partean hiria bisitariz betetzen da, hiria eta inguruko landetxeak ezagutzera etorriak. Hauen artean Palladiok utzitako ondare hilezina.
Nancy (Frantzia)
Jende talde bat etxera bidean plaza zeharkatzen du. Kale argi dotoreek beraien bidea argitzen dute, gaueko zaindariak bailiran.