Zerua eta lurraren arteko marra finean (In the thin line between the sky and the earth)

Helsinki (Finlandia)

Apartamentu bloke altuak, lantegien tximini luzeak eta obretako garabi erraldoiak nabarmentzen dira zerumugan. Hiria urrunean galtzen hasten denean, ikusgai dirautenak dira. Besteak zerua eta lurraren marra fin batean ezkutaturik gelditzen dira.

Hiriaren profil apurtua (Broken profile of the city)

Helsinki (Finlandia)

Hiriaren profila urrunetik begiratzean, egitura altuak nabarmentzen dira. Ikusi, adibidez, noria zein argi bereizten den. Ez ohiko diren garabiek profil apurtua daukate. Erabat atzean, haizearen mende mugitzen diren kotoizko hodei zuri erraldoiak daude.

Untzia eta hiria (Ship and city)

Helsinki (Finlandia)

Untziz urruntzen ari gara hiri zoragarri honetatik. Itsasotik ere dotorea da. Bidaia lasai doa, udako egun baketsua eta eguzkitsua bait da. Egokia inguruetako irlak ezagutzeko.

Noria batean bidaian (Travelling in a wheel)

Konstanz (Alemania)

Hiri handi honen ikuspegi egokia edukitzeko zergatik ez altuera handira igotzea? Ondoan dagoen noria batek horretarako aukera ematen du.

Ur ertzeko hotela (A hotel in the shore)

Paradiso (Suitza)

Gosaria hartu bitartean olatuen soinua entzuten da. Arratsaldeko sargoria gainetik kentzeko uretara salto egin daiteke. Ur ertzean alboan edukitzeak kategoria extra bat ematen dio hotelari.

Teilatu zurituak (Whitened roofs)

Appenzell (Suitza)

Teilatu zurituek etxeak ezkutatu egiten ditu, inguruko paisaiaren negu koloreak imitatuz.

Zaingorri ahituak (Exhausted gerania)

Speicher (Suitza)

Zaingorriok uda luzea dute bere bizkar gainean eta neguko atsedena behar dute indarberritzeko.

Etxe zuri karratua (Square and white house)

Flims (Suitza)

Pareta zuri, handi eta garratzek mugatzen dute kubo eder bat. Leihoak, ia erabat geometrikoak, zulatzen dute kuboa eta loreek bizitasuna eta kolorea ematen diete.

Inurri kontrabaxujolea (Contrabass player ant)

Flims (Suitza)

Inurriak kontrabaxoa jotzen badu, jazza egiteko izango al da?

Euria oparo teilatuan behera (Hard rain going down the roof)

Flims (Suitza)

Euria barra-barra aritzen dela nabarmen da. Teilatuan behera jauzika erortzen da ur emari oparoa, ibai arroa bailitzan bezala.

Euri jasa erraldoia (Giant rain shower)

Flims (Suitza)

Euri jasa handia ezezik erraldoia ere bada. Udako ekaitzek ekartzen dituzte horrelakoak. Izan ere eguratsa ur lurrinarekin kargatzen da eta lehenago baino geroago era bortitzean askatzera jotzen du.

Kaleko argia (Street light)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argia alferrik piztuko da gaur bezalako eguerdi eguzkitsuan. Arratsalderarte itxaron beharko du bere egitekoa betetzen hasteko.

Erdigune historikoa (Historical centre)

St. Gallen (Suitza)

Hiri honetako erdigune historikoa ez da soilik leku polit bat, leku bizia da ere. Jendea hurbiltzen da jatera, edatera, erostera edo, besterik gabe, paseatzera.

Txorrotaren zipriztinak (Tap spatters)

St. Gallen (Suitza)

Txorrotako jarioa erori eta erori ari da. Askako ura zipriztindu eta nahasten du. Uhin borobilak sortzen ditu eta hauek, bere martxara, iturri osora hedatzen dira.

Zatar itxuradun bankua (Ugly seat)

Oro (Euskal Herria)

Banku honek zatar itxura dauka. Goroldioak jan behar du eta esertokiak forma galduta dauka. Itxura nahiko zatarra, alajaina.

Antzeztoki erraldoia (Giant stage)

Bregenz (Austria)

Egitura benetan handia eraikitzen ari dira laku ertzean. Uda garaian opera antzerkia egiten da leku pribilegiatu honetan. Aire librean egin ere, gauaren altzoan, egunak argiak itzaltzen dituenean.

Pasabidea argi-ilunetan (Passway in shadows)

Bregenz (Austria)

Pasabide laburra baina iluna da, nahikoa egun eguzkitsu batean itzalean babestu ahal izateko. Argilunek zoruaren eta hormen egitura nabarmentzen dute. Kolore arre dotoreek dominatzen dute.

Zurezko eskailera (Wooden stairs)

Bregenz (Austria)

Berezia benetan eskailera hau. Zein izango da diseinu berezi hau aukeratzearen arrazoia. Misterio txiki bat da, denboraren bazterren batetan ezkutatutako istorio ahogozagarria.

Herri zaharra (Old town)

Bregenz (Austria)

Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.

Zoru bizia (Live floor)

Bregenz (Austria)

Zoruan harria eta belarra egon dira urteetan zehar. Luze izan da kale honetatik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen lorratzen lekuko. Zorua bizia dago, hura darabiltenak bezala.