Etxe ilada (House row)

St. Gallen (Suitza)

Etxe ilada gure aurretik pasatzen da geroz eta azkarrago, geroz eta lausoago.

Lasai egoteko parada (Moment to stay)

St. Gallen (Suitza)

Ze hobe te bero bat baino, kanpoan elurra badago? Hankak luze eseri eta lasai-lasai egoteko parada.

Geltokian zain (Waiting in the station)

St. Gallen (Suitza)

Geltokian momentu bat gelditzen da trena. Astia ingurura begirada bat botatzeko eta lekuari tankera hartzeko.

Trenetiko irudia (Picture taken from the train)

St. Gallen (Suitza)

Hara, argindar zutoina gurutzatu da bidean. Trenetik argazkiak aterata horrelakoak gertatu behar dira. Basoak, hala ere, edertasunik ez du galdu.

Baserri irudia (Countryside picture)

St. Gallen (Suitza)

Suitzako baserriko irudi polita da hauxe. Arbol iladak zelai zurituan eta zeru urdinaren aurrean kontraste polita egiten du.

Elur erori berriak margotutako paisaia (Snow landscape)

St. Gallen (Suitza)

Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.

Oinatzak elur freskoan (Marks on fresh snow)

St. Gallen (Suitza)

Oinatzek elur freskoan pasa den gaueko biztanleek utzitako arrastoa erakusten dute. Itzalek marrazten dute oinatzen forma.

Itzal luzeak hotz eta elur artean (Long shadows in the cold and the snow)

St. Gallen (Suitza)

Neguko egunetan itzalak luzeak izaten dira. Pixkanaka laburtzen joango dira, baina bitartean hotza eta elurrarekin bizi behar da.

Baserriko paraje elurtua (Snowy countryside landscape)

St. Gallen (Suitza)

Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?

Argilunak negu paisaian (Lights and shadows in a winter landscape)

St. Gallen (Suitza)

Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.

Goizeko eguzkia (Morning sun)

St. Gallen (Suitza)

Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.

Elurrak aldatutakoa (Made different by the snow)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitz adarretan eta harietan pilatu da elur zuria. Paisaia erabat aldatuta dago, edertasunaz eta misterioz betea.

Aparkaleku elurtua (Snowy parking)

St. Gallen (Suitza)

Bulego etxe hauetan elurra barra-barra pilatu da gauean zehar. Lanera joateko gogo handirik ez da izango hotz eta elurtza honekin.

Trenbide ondoan etxea (The house near the railway)

St. Gallen (Suitza)

Trenbide ondoko etxean ez dago bakerik egun osoan. Trenak pasa eta pasa ari eta bakoitzean leihoetatik burdinezko trumoi hotsa sartu.

Tori elurra (A lot of snow)

St. Gallen (Suitza)

Tori elurra. Elur askoko negua izan da hau eta nonahi pilatuta ikusten da.

Treneko islada eta eguzki sartzea (Reflection in the train and the sunset)

St. Gallen (Suitza)

Eguzki sartzeak zerua sutan jarri du. Bitartean, tren barruan leihoetako islada eta paisaia nahasten dira biak ezin bereizteraino.

Arratsaldeko azken argipean (Under the last afternoon light)

St. Gallen (Suitza)

Lauso eta leun ageri da paisaia trenak bere bidea egin bitartean. Itzalak ematen dute gure bizitza arrunteko formek arratsaldeko azken argipean.

Arratsaldea iluntzen ari da (Darkening evening)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldea iluntzen ari da etxera bueltako bidean. Leihotik kanpo formak lausotzen dira. Trena azkar bidaiatzen da, herriak atzean utziz.

Elur langarra (Snow drizzle)

St. Gallen (Suitza)

Eguzkiaren kontra ikusten da elur langar fina. Zirimiria altxatzen du trenak bidean aurrera doalarik.

Eguzkitsu neguan (Sunny at a winter day)

St. Gallen (Suitza)

Negu erdiko egun eguzkitsua. Trenetik paisaia ikustea zeharo erlaxagarria. Kristal ondoko epelean lo kuluxkatxo bat goxo ematea ere badago.