Larrialdietarako bi untzi (Two emergency boats)

Helsinki (Finlandia)

Itsasuntzi erraldoiak, solairu ugari, logela handi eta txikiak eta, badaezpadako egoera batetarako, larrialdietarako txalupak baditu. Dena ondo antolatuta dago, bidaiariek egonaldi polita eduki dezaten eta langileek erraz egin dezaten beraien eginbeharra.

Saguak eta kamioiak (Mouses and camions)

Helsinki (Finlandia)

Saguak aauto polita aurkitu du jostailu bilduman. Festa batera joateko al da? Lagunarekin oporretan joan nahiko du? Jostailuen museoak ez dira inoiz aspergarriak, ume zein helduentzako.

Zurezko panpin dotoreak (Elegant wooden dolls)

Helsinki (Finlandia)

Egurrezko panpin multzo honek ospakizunetarako jantzi bereziak daramatzate. Edozein momentutan dantzan hasi behar direla ematen du. Zer dantzatuko dute? Abestuko al dute?

Ipuintxoa (A small tale)

Helsinki (Finlandia)

Ipuin bat kontatuko dizut. Eseri eta adi entzun. Bazen behin, urruneko baso batean, etxe txiki bat eta bertan hartz nimino bat bizi zen. Bere mahaitxoan esne katilu batetik edaten ari zen. Basoko fruitu goxoenak non aurkituko zituen pentsatzen ari zen. Saskia hartu eta hara abiatu zen… Bien bitartean, beste hartz kumea bere ametsetan murgildua zen, bera ere basoko fruituen bila zihoala.

Txoritxo batek esana (A small bird said to me)

Helsinki (Finlandia)

Txoritxo batek esan dit…, badela museo txiki eta polit bat jostailu ederrez josia. Umeen eta nagusien gozamena piztu eta aseko duena.

Jostailu multzoa (Toys)

Helsinki (Finlandia)

Detailea zainduz egindako jostailu multzoa da hau. Makina bat umek erabiliko zituzten figurok, bere fantasiazko munduak eraikitzeko.

Kontrol dorrean dena kontrolpean (Under control in the control room)

Helsinki (Finlandia)

Untziko kontrol dorrean dena kontrolpean dute. Makinak bere lana egoki egiten du, itsasoa ez dago mehatxagarri eta beste ibilgailurik ez dabil inguruan. Lasai hartu eta bidaiaz goza dezakete oraingoan.

Untzi baten lorratza (Track of a ship)

Helsinki (Finlandia)

Untzia itsasoan barrena abiatu da. Atzean hasiera duen hiria eta uhin lorrats bat uzten du.

Katearen helduleku koloretsua (Colourful anchor of the chain)

Helsinki (Finlandia)

Kate mardula moila indartsuari lotua behar du. Lan garrantzitsua egiteko diseinatuta badago ere, edertasunari ez dio uko egin beharrik. Kolore hori biziak dotoretasuna ematen dio.

Itsas azpiko fantasiadun formak (Fantastic form from under the water)

Konstanz (Alemania)

Kolore biziak eta fantasia handiko formak ugari daude itsas azpian. Bizitzaren jatorria bertan dago eta aniztasuna handiagoa izango da. Ura eta bizitza, bizitza eta ura. Biak elkarrekin doaz eskutik.

Arrainaren hurbileko planoa (First plane picture of a fish)

Konstanz (Alemania)

Hurbiletik arrain bat ikustea ez da ohizkoa. Ur elementuak guretzat duen arrotztasuna, arrainei ere luzatzen da. Akuario batean oztopo honi gailentzen zaio beirazko xafla bat jarriz gure eguratsa eta arrainen ur masaren artean. Elkarri hurbiltzen gatzaio eta elkar behatzen dugu. Arrotztasuna harridurarekin ordezkatzen da.

Manta arraiaren atsedena (Resting manta ray)

Konstanz (Alemania)

Manta arraia untzi baten hondakinen gainean ari da atseden hartzen. Baina hondoratuko al zen untzi hau? Erabat apaindura moduan sortutakoa al da? Ziur arrainari ez zaiola gehiegi axola izango. Nahikoa du lasaitasun eta bakardade pixkat bat izatearekin.

Marmoka malgua eta biguna (Flexible and soft jellyfish)

Konstanz (Alemania)

Izaki biguna eta malgua uraren korronteek eramana mugitzen da. Animalia dela ahaztea erraza da oso.

Itsas izarraren intimitatea (Intimacy of a star fish)

Konstanz (Alemania)

Azpitik ikusita itsas izarrak itxura erabat desberdina du. Gorputza baduela nabari da. Lerro ilunetan elkartutako bentosak nabari dira. Horiei esker lotzen da irmo itsas hondoko harrietara eta pixkanaka ibiltzen da horiei atxikita.

Urazpiko garezurra (Under water skull)

Konstanz (Alemania)

Zer egiten du mendi ahuntz baten garezurrak urazpian akuario batean? Apaintzeko beharrak puntu honetaraino eramaten ditu lekuko arduradunak. Arrainek behintzat ez dute arazo izango berarekin. Ezkutaleku edo atsedenleku berri bat besterik ez da.

Gauza txikia eta maitagarria (Small and lovely)

Seealpsee (Suitza)

Urrebotoi lore txikia da. Ezereza ematen du zelai zabalen erdian. Hala ere, gauza niminoak ere maitagarriak izan daitezke. Hutsunea utziko lukete egongo ez balira.

Zuhaitzarenak egin du (The tree is done)

Seealpsee (Suitza)

Zuhaitz honena egin dute. Ez da udaberri gehiagotan haziko. Ez ditu hosto berde berriak sortuko. Ez du itzalik sortuko eta animaliek ez dute habia egiteko erabiliko. Beste motako animaliek, berriz, bere hondarretan bazkatuko dira.

Eguzkiaren islada (Sun reflection)

Seealpsee (Suitza)

Espazioko irudia al da? Galaxia bat al da irudi erdiko argiunea? Ez da, baina astro batek betetzen du argiz irudia. Edo bere isladak, behar bezala esatearren. Ur gainazalean flotatzen duen polen hautsaren artetik nabarmentzen den zeruko argi bolaren islada da.

Laku ertza (Lake shore)

Seealpsee (Suitza)

Ura eta polena nahasten dira aintziraren bazterrean. Harri eta adaxken artetik inguruko arbolen ernaltzeko hautsa metatzen doa. Hemen metatutakoak ez du bere helburua beteko. Lakuaren hondoan metatzen bukatuko du edo animaliren batek janean bihurtuko da.

Polinizatutako ura (Polinized water)

Seealpsee (Suitza)

Ura zikindu du zerbaitek. Mendi aintzira bat zerk lohitu dezake? Udaberriko polena! Inguruko pinuek bere hazia zabaltzen ari dira eta.