Panpin pertxenta (Elegant doll)

Chur (Suitza)

Panpinak txano eta bufanda koloretsua jaso du. Itxura pertxenta dauka eta dendaren leihoa egoki apaintzen du.

Panpin distiratsu erraldoia (Shiny giant doll)

Dubai (UAE)

Izugarrizko panpina ikusgai jarri eta jendeak ezin dizkio begiak kendu. Hala ere, itxura arraroa ematen du basamortu erdiko erosketa zentro batean, Europa erdialdeko gabonetako sinboloa den zeozer. Kontextutik erabat aterata.

Ohialezko panpina (Cloth doll)

St. Gallen (Suitza)

Haur baten astotxoa eskegita geratu da zain, umeak noiz bere bila etorriko den zain. Irribarrea ez zaio falta bakarrik egonda ere. Ohialezko panpina bat baino ez dela jakingo al du?