Pasealeku zabala (Ample walkway)

Dubai (UAE)

Pasealeku zabal batean arku ederrak gehitu eta lanpara ikusgarriak jarri eta gero, itxura aberatsa ematen du. Paretak, baina, ez dira benetazko harriaz eginak eta kolumnak ez dira harrizko pieza bakanak. Lekuaren tamaina, bai, bada aberatsa, asko gainera.

Gameluaren estatua (Statue of a camel)

Dubai (UAE)

Gamelua animali exotikoa da gure inguruan, basamortu eremuan, berriz, animali ohikoa eta desiratua, maitatua, da. Lekuko iruditerian aurreneko posizioa du eta bere itxura estetikoa nonnahi ageri da.

Erretratu hurbilak (Close portraits)

Dubai (UAE)

Publizitate argazkiak ederrak eta sakonak izan daitezke. Erretratu hurbilek beti arima bilatu eta aurkitzeko tresna ezinhobeak dira.

Espektakulu zentroa (Show mall)

Dubai (UAE)

Erosketa zentroa espektakulu zentroa bihurtu deneko leku batean, noraezean ibilita ikusten dut nere burua, zertara eta nora etorria naizen gogoratu nahiean.

Zentro komertziala gauez (Shopping mall at night)

Dubai (UAE)

Dagoeneko gautu du. Zentro komertziala, baina, jendez lepo jarraitzen du. Azken begirada luzea bota dut, kalera irten baino lehen. Jendea barruan jarraitzen du erosketak egiten eta xolasten.

Famili irudia (Family picture)

Dubai (UAE)

Famili irudi kuriosoa ikustea tokatu zaigu. Emakume ama bere gorputz osoko jantzian bakarrik paseoan eta ume hazia aulkitxoan eserita. Amaren beltzaren ondoan, mutikoa eta bere orgatxoa koloretsuak ematen dute.

Salmenta gune erraldoia (Giant shopping mall)

Dubai (UAE)

Askotariko jende multzoa biltzen da honelako eremuetan. Beharrak ekarritako erosleak, erosle porrokatuak, pasealariak edo turistak. Denak elkartzen eta nahasten dira salmenta gune erraldoi honetan, aisiarako gunea ere bait da.

Distira eta kolorea (Bright and colourful)

Dubai (UAE)

Distira eta kolorea da nagusi efektu handia, erraldoia, sortzeko helburuari jarraiki.

Bi emakume musulman (Two muslim women)

Dubai (UAE)

Goitik behera gorputza ezkutatu arren, ez diote lirain egoteari uzten. Apaingarri koloretsuak eta osagarri garestiak erakusgai. Gorputz osoko soinekoaren azpitik, berriz, diseinuzko zapatak ikus daitezke. Beraien presentzia eta itxura gutxiesten du kulturak baina beraien pertxenta izateko gogoa ezin zaie kendu.

Panpin distiratsu erraldoia (Shiny giant doll)

Dubai (UAE)

Izugarrizko panpina ikusgai jarri eta jendeak ezin dizkio begiak kendu. Hala ere, itxura arraroa ematen du basamortu erdiko erosketa zentro batean, Europa erdialdeko gabonetako sinboloa den zeozer. Kontextutik erabat aterata.

Barrualdeko plaza (Indoor square)

Dubai (UAE)

Zentro komertzial bat hiri pasealekua bihurtuta ikustea ez da harrigarria. Lekuaren tamaina eta batzen den jende multzoa ikustea, baina, bada harrigarria. Jendetza anitza ikusten da gustora, dendek ia bigarren planoan gelditzen dira.