Abeltzain gaztea (Young cowboy)

Hundwil (Suitza)

Panazko praka marroiak, artilezko jertsei berdea eta bota sendoak jantzita, prest dago gaztea etxaldeko lanak egiteko. Txakurra ere darama ondoan. Behiak ondo zaindutak egongo dira abeltzainokin.

Laborari gaztea (Farmer youngster)

Hundwil (Suitza)

Gaztetxoek ere lan egin behar dute. Airoso ibiltzen dira behi iladen artean, noizean behin atsedenaldi hartzen badute ere. Dena ez da lana feria egunean!

Gazteak hondartzan (Beach full of youngsters)

Bakio (Euskal Herria)

Gaztez beteta dago hondartza. Udako egun luzeak azken muturreraino aprobetxatzen dituzte. Garaia aproposa da. Ez gutxien nerabeek denbora librea gehiago izaten dutelako.

Ahaztu premiazko eginbeharrez (Forget the obligations)

Bakio (Euskal Herria)

Jende gaztea udako arratsalde lasai batez gozatzen ari da. Hondartzara etorri dira jolastera, elkarrekin xolas egitera, bainu bat hartzera. Denbora astiro igarotzen uzteaz disfrutatzen ari dira. Aldi batez ahaztu dituzte premiazko eginbeharrak.

Hesiaren bestaldetik begira (From the other side of the fence)

Bisitari arrotzak izan behar beti inguruan. Hori da zoo batean ikusgai egotearen nahigabea. Eramaten ikasi behar da. Ahaztu itzazu aurreko izaki ezezagunak. Kristalaren bestaldean daude. Hesiak banatzen zaitu beraiengandik. Babesten zaitu.

Eskilara amaitezina (Endless stairs)

St. Gallen (Suitza)

Paseoa bakarrik emateko arratsalde arraroa da: Gabon eguna. Aurretik igoera luzea dauka. Bideak emango dio lan pixka bat eta bularra ondo beteko dio. Eskailerak amaitu behar ez direla ematen du.

Arbola gaztea (Young tree)

Wasserauen (Suitza)

Arbola gazteak kide zaharragoen laguntza edo leiha sentituko du? Inguruko zuhaitzek bidelagun izango ditu edo etsai. Jakingo bagenu, natura ulertzen aurrerapauso handia egingo genuke.

Dantza goxoa (Sweet dance)

Laudio (Euskal Herria)

Binaka dantzan hasita eskuari heldu, begietara begiratu eta denbora moteltzen da. Adiskidetasunaz edo maitasunaz goxatzeko momentua da.

Munich euripean (Rainy Munich)

Munich (Alemania)

Munich euritsu dago gaur. Alemania hegoaldeko hiri handiena da. Alde zaharrean eraikuntza monumentalak dira nagusi. Kale zabalak eta garbiak ere ditu.

Gazteak (Youngsters)