Gossau (Suitza)
Txinpanzeak abilak dira eskuak erabilita. Behatzea eta saiatzeari ez diote beldurrik. Beraien burutik zer pasatuko da? Gurea bezalakoa al da? Jakingo al dugu inoiz? Eta ulertuko al ditugu?
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Badator txinpanzea arrapaladan jolasean eskuetan adar bat dakarrela.
Gossau (Suitza)
Lurrean zeozer aurkitu du txinpanze batek. Zertan ariko da pentsatzen? Zertarako erabili nahiko du objektua? Pentsakor dirudi animalia, eta pentsakor nago ni bera gogoan dudala.
Gossau (Suitza)
Txinpanzeak animali sozialak dira. Jolasten dira, burrukatzen dute, larrua jotzen dute talde baten barruan. Ezin dira lagunak gabe bizi.
Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Bad Soden (Alemania)
Enbor erori honek arbola hil baten eskeletoa da. Pixkanaka inguruko lurrarekin bat egingo du, bakterio eta onddoak medio. Bitartean, zelaiean jan eta bizi egiten duten orein tankerako animaliak beraien egunerokoarekin jarraitzen dute. Ez da normaletik at egurra lurrean aurkitzea.
Bad Soden (Alemania)
Gameluak bizimodu gogorrari aurre egiten dio bizitoki hotz eta garratzetan. Buruaren profila horrela erakusten du. Larruazala lodia eta latza du. Hortz handiak muturraren ezpainen artean agertzen dira. Belar mutur txikiena ere jan gabe ez uzteko beharrezkoak dira. Begi txikiek aisa jasango dituzte basamortuetako haizea eta hautsa.
Bad Soden (Alemania)
Mangosta talde bat argiaren azpian elkartu da. Eguna hotz moduan esnatu da eta animaliok nozitzen dute tenperatura baxua eta hezetasun altua. Europa erdialdea urrun dago beraien jatorrizko bizilekutik eta ez dira baldintza hauetara erabat egokituak egongo. Are gehiago udazken berantiarra izanda.