Kaioa agertu da (A seagull came)

Helsinki (Finlandia)

Kaio bat agertu da. Hurbil dagoen itsasotik dator. Jangai baten bila etorriko al da? Txori hauek guregana horretarako baino ez omen dira hurbiltzen.

Hodei ibiltariak (Travelling clouds)

Helsinki (Finlandia)

Hodei zuriak baino ez dira ikusten, haizearekin jolasean dabilen hodei zuri ibiltariak. Gainetik pasatuko dira gutaz berehala ahaztuz eta bere bideari jarraitzen diote. Ez digute euririk utziko. Gu ere beraiez ahaztuko gara laster.

Urrunagoko begirada (Further view)

Helsinki (Finlandia)

Lurra ez dugu sarri ikuspuntu honetatik ikusten. Urrunagotik eta begiratzeko beste modu batekin, itxura desberdina hartzen du.

Kontrol dorrean dena kontrolpean (Under control in the control room)

Helsinki (Finlandia)

Untziko kontrol dorrean dena kontrolpean dute. Makinak bere lana egoki egiten du, itsasoa ez dago mehatxagarri eta beste ibilgailurik ez dabil inguruan. Lasai hartu eta bidaiaz goza dezakete oraingoan.

Motordun txalupa (Motor boat)

Helsinki (Finlandia)

Bote arin batek auto baten lana betetzen du errepiderik ez dagoen lekuetan. Azkar ibiltzen da ur gainean eta lekuetara amen batean heltzen da. Egiten duen zaratak eta erabiltzen duen erregaiak ezezik, beste dena ona dauka garraio modu honek.

Irla bakartia (Solitary island)

Helsinki (Finlandia)

Kostatik hurbil, bertako badian, irlatxoak daude. Horietara bisitan joan eta beraien bizimodua ikus daiteke. Bizitzeko modu berezia izan behar du urez lau aldeetatik inguratua bisitzea. Etxeko leihotik kalera begiratu eta ura baino ez da ikusiko.

Hiriaren profil apurtua (Broken profile of the city)

Helsinki (Finlandia)

Hiriaren profila urrunetik begiratzean, egitura altuak nabarmentzen dira. Ikusi, adibidez, noria zein argi bereizten den. Ez ohiko diren garabiek profil apurtua daukate. Erabat atzean, haizearen mende mugitzen diren kotoizko hodei zuri erraldoiak daude.

Mendialde basatia (Wild mountains)

Seealpsee (Suitza)

Natura oparoa protagonista da hemen. Egunerokoan ez da ohikoa leku basatiak ezagutzea. Horrelako bat da hau. Arbola handiak eta txikiak, gazteak eta zaharrak nahasten dira sastrakekin eta belarrekin.

Mendia, lakua eta zerua (Mountain, lake and sky)

Paradiso (Suitza)

Harrizko mendi erraldoia ura eta zerua artean harrapatuta ematen du. Bata zein bestearen alboan, garratza eta gogorra da.

Zerua muga (Limited by sky)

Saas Fee (Suitza)

Betiereko elurra nagusi den eta zerua muga duten mendi gainak leku bereiziak dira. Gure ohiko neurrietatik ateratzen den parajea da. Erakartzen gaitu, baina, aldi berean, beldurra diogu.

Arrokaren garraztasuna (Harsness of the rock)

Saas Fee (Suitza)

Arrokaren gainazal garratzak, izotz leunez estalita ere, ez du gogortasunik galdu. Elementuek eragindako zauri sakonak nabarmentzen dira. Bere soiltasuna handiagoa da. Harrizko eta izotzezko basamortu bertikala bihurtu da.

Izotzez jantzitako erraldoiak (The giants dressed in ice)

Saas Fee (Suitza)

Izotzez jantzitako erraldoiak ederrak dira. Mendi gailurren gainetik soilik zerua eta hodeiak daude. Urte erdia ematen dute itxura horrekin.

Zeru oskarbi eta zuhaitz biluziak (Blue sky and naked trees)

Zurich (Suitza)

Zerua oskarbi, zuhaitzen adarrak erdi biluzik. Udazkenean gaude eta haize hotza dagoen arren, giroa polita da. Gustora egoten da paseo laburra ematen.

Arratsalde argitsua (Light afternoon)

Zurich (Suitza)

Udazken arratsalde epel batean zerua tarteka hodei zuriz estalita zegoen. Zeruko ibiltari nekaezinak ez zuten giroa erabat goibeltzen. Eguzki argia lausotu baino ez zuten egiten. Urtaroko hoztasunaz tarte batean ahazteko nahikoa zen.

Hodeien gaineko zerumuga (Horizon above the clouds)

Cardano al Campo (Italia)

Hegazkinan eseri, airea hartu eta leihotik begiratu dut. Ezohizko paisai eder bat ikusi dugu. Zenbat aldiz ikusiko dugu eguzki sartze bat milaka metro lur gainetik? Zerumuga hodeien gainean, laranja eta gorri koloreetakoa ikustea ez al da pribliegioa?

Arratsaldearen lasaitasuna (Evening quietness)

Flims (Suitza)

Udako egun luzea bukatzear dago. Arratsak ekarri du lasaitasuna, ekaitz ondoko lasaitasuna bada ere.

Etorri eta joan (Come and go)

Appenzell (Suitza)

Etxeak, larreak, zeru urdina ikusten dira treneko lehiotik. Bat joan eta beste bat etorri izaten da. Etengabe, bidaia hasieratik amaitu arte.

Jendea hara eta hona (Passing by people)

Appenzell (Suitza)

Atseden pixkat bat hartzeko jarri gara itzalean. Gure txokotik jendea hara eta hona joaten ikusten jarri gara. Pertsona bakoitza bere arazoekin, bere gogoekin doa isilean.

Mundua eta zerua artean (Between the world and the sky)

Oro (Euskal Herria)

Zerua bere zabaltasun osoan ikusten da gailurretik. Mundua hanka azpian eta zerua buru gainean dagoela, leku berezia da gailurra.

Kaleko argia (Street light)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argia alferrik piztuko da gaur bezalako eguerdi eguzkitsuan. Arratsalderarte itxaron beharko du bere egitekoa betetzen hasteko.