Santoña (Espainia)
Olatuen segidari begira egoteaz ez da bat aspertzen. Hareazko hondoak gutxinaka behera egiten du eta horren eraginez itsasoa aparrez betetzen da hondartzara heltzerako.
Eguneko argazki bat
Santoña (Espainia)
Arratsaldea iluntzen ari bada ere, itsasoaren mugimenduak ez dauka etenik. Olatuak behin eta berriro etorri egiten dira, apar batean bukatuz hondartza ondoan. Ur ertzeko harea heze mantentzen da mantso-mantso heltzen den uhinen eraginez. Bitartean, zeruan hodeiek euriaren hurbiltasun betierekoa iradokitzen dute.
Santoña (Espainia)
Hau bezalako eliza erromaniko txiki eta zaharrak mundu europarraren gune garrantzitsuak izan dira sortu zirenetik. Gurtza eta poterea bere ingurura ekarri zuten. Jendeak bere artean hartu zituen bizikide bezala. Gure hiri askotan ikusgarri daude historia puska handi baten sinbolo bezala.
Santoña (Espainia)
Zeru zabalean hodei zuriak arin bidaiatzen dira haizearen bultzadaren menpe. Beherago lekuko biztanleak jaka lodietan ezkutatzen dituzte aurpegia eta eskuak, haizetik eta euritik babesteko. Harrizko eraikuntzak gogor eusten diote, horrexegatik eraiki bait ziren, lekuko klima gogorra tinko jasateko.
Cardano (Italia)
Onddoak bere burua ezkutatzen du urteko garai egokia iritsi arte. Orduantxe perretxikoak, lurrazpiko fruituak, barra-barra ageri dira. Izan txikiak eta marroiak, izan handiak eta txapel zabalekoak, denak dira bereziak. Talde txikitan agertzen dira eta haiek ikusteak basoarekin partekatutako sekretu txiki eta kuttun baten jabe izatea sentiarazten du.