Leku apartatu batetako paisaia galdua aurkitu izanak pozten nau. Mendia, basoa, zura eta egurra nahasten dira elurra eta hotzarekin. Denbora astiro igarotzen da hemen inguruak miatzen nabilen bitartean.
Egur meta hau prest dago neguan zehar ondoko etxeari surako erregaia emateko. Ingurura begiratu ezkero, beharrezkoa izango da egur guztia. Urtaro hotza luzea eta gogorra izateko itxura dauka.
Zurezko txabola ongi lekutua dago. Mendi xerra ikusgarri baten magalean eta neguko eguzkiak laztantzen ez duen lekuan jarrita dago. Mendialdean behar dira honelakoak. Hotza nagusi denean behar da non gorde. Gaueko iluntasunean animaliek lo egiteko txokoa behar dute.
Neguko paisaia betea den arren, negua oraindik heltzeko dago. Udazkeneko azken txanpa hotza ari da izaten eta bereziki nabari da mendialdean. Basoak zuriturik agertzen dira eta mendi magaletan belarra eta harri koskorren lekuan izotza eta elurra da nagusi.
Hodei zabalek zeruaren urdina ezkutatzen dute ia osorik. Eguzki azken errainuak oraindik mendi magal batzuk epeltzen dituzte baina itzalak dagoeneko nagusi dira. Arratsaldea hasi berria dela sentitzen da, baina gau goiztiarraren heltzeak barrurako gogoa ematen du.
Elurra heldu urte honetarako. Hotzarekin batera heldua da eta neguari atea zabaldu dio. Momentuz basoaren mugeetaraino hedatzen baino ez da ikusten. Laster, baina, basoko arbolen adarrek eta hostoek hartuko dute neguaren kolorea.
Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.
Negu beteko giro batean murgilduta gaude, udazkenaren amaiera baino ez bada ere. Haize hotzak belarriak izozten ditu eta sudurrean min ematen du. Paseo labur baten ondoren eskuak hotz gelditzen dira, oinak ere eta desiratzen gaude barneko giro epelera heltzeko.
Arbolek mantentzen dute hosto gutxi batzuk, apaindura modura ez bada ere. Apenas mantentzen dira egoera oreka delikatu honetan haizeak balantzaka darabilen bitartean.
Zelaian hostoak baino ez dira ikusten. Horiek erori diren zuhaitzak nonbait ondoan egon beharko dira ere. Zuhaitz multzoak kanpoko aldetik baino ezin du begiratu belardia. Erdialdea beste animali eta landareen erreinua da.
Zelai honek udazkenaren zantzuak dauzka, baina urruneko gailurrek ez dira momentuz zuritu. Urtaro hotzak ez du oraindik indar nahikorik hartu udako gogorapenak erabat ahultzeko.
Hosto lehorrek zoruan sakabanatuta bukatu dute haizeak edo jendeak bultzatuta. Udazkeneko arbolen adarrek ezin diote gehiago eutsi beraien pisu eskasari. Urteroko zikloa da, natura lotara doanekoa edo erdi hilda irauten duenekoa.
Jolasteko unea dute umee batzuk. Larunbata izanda ere, eskolara joan dira. Arratsalde pasan baina. Ez dute libururik irakurtzeko intentziorik edo ikasgelara joateko gogorik. Momentuan nahiago dute bere gailuekin jolastea.