Gaueko lehen uneak (First moments of the night)

Isla (Espainia)

Hodei frontea ari da heltzen kostaldera. Euri frontea bihur daiteke ere laster. Beherago iluna ari da nagusitzen. Inguruko muinoen eta harroken detaileak itzalen artean galtzen ari dira. Urrunera begira mendien profila eta hondartzako hare zuria baino ez da bereizten. Gaueko lehen uneak heldu dira.

Argiluna goian eta behean (Light and shadows above and below)

Isla (Espainia)

Azken errainuek hodeiei gorpuzdura eta bolumen sentsazioa ematen diete. Itzalak dagoeneko nonahi dira ikusgai, paisaian nagusitu dira. Soilik zeruan ikusten da hodeien artetik heltzen den argi zantzuren bat.

Hosto lehor baten erretratua (Portrait of a dry leave)

Cardano (Italia)

Zainak ihartu eta gogortzen diren bitartean, hostoaren mamia apurkorra bihurtzen ari da. Lehen bat eginda funtzionatzen zuenak, pixkanaka banatzen eta apurtzen hasia da. Hori bada bizitza eta bere heriotzaren sinboloa.

Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Bidexka sigi-sagatsua (Zigzagging path)

Appenzell (Suitza)

Udako egun eguzkitsu baten erdian itzal gutxi batzuk baino ez dira ikusten. Belardia bidexka batek igarotzen du, bidezidor sigi-sagatsuak. Aldeetara sastrakak eta arbola bakan batzuk baino ez ditu uzten.

Terraza itzalean (Terrace in the shadow)

Appenzell (Suitza)

Bezeroek terrazan aterpea bilatzen dute eguneko sargoriatik. Kartetan jokatzea dela edo egunkaria irakurtzea dela, denak balio du denbora pasatzeko errefreskagarri bat edaten den bitartean.

Natura hilari so (Looking at dead nature)

Cardano (Italia)

Enborra pixkanaka barrutik jana izaten ari da. Zorua hosto lehorrez estalia dago. Natura hilak ere edertasuna sortzen du.

Ilunean gordeta (Hidden in the darkness)

Cardano (Italia)

Ilunean gordetzen dira basoko sekretu asko. Egunaren argiak adar eta hosto altuetan galtzen du bere indarra. Zoruan, ilunantzean gelditzen den txokoetan, agertzen dira ustekabe gogoangarri asko, hala nola enbor zabal erori bat.

Enbor zatia (Trunk piece)

Cardano (Italia)

Enbor zati honek lurrera erori eta hilik geratuko zen baina ekosistema elikatzen jarraitzen du. Zoruko biotak birziklatze lana egiten du eta nutrienteak berrerabiltzeko prest uzten dituzte.

Argi-ilun bizia (Strong contrast)

Rorschach (Suitza)

Neguko azken argitan epeltzen da zuhaitza. Itzalak, aspaldiko partez, lurrean luze hedatzen dira, argi-ilun bizia sortuz. Lakuko ur hotzetara jauzi egin nahi dutela ematen du.

Profilak baino ez ikusgai (Only profiles remain visible)

St. Gallen (Suitza)

Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.

Zerua zabal, hodeiak luze (Wide sky, long clouds)

St. Gallen (Suitza)

Zerua zabal dago, hodeiak luze dira eta arratseko eguzkia erortzen doa. Zeru koloreak epeltzera egin dute eta itzalak bazterretetatik ihes egin dute, leku denetara hedatzeko.

Kaktus iletsua (Hairy cactus)

St. Gallen (Suitza)

Puntu argietan hazten da kaktusa inguratzen duen ile samalda. Haragia inguratu eta babestea izango du helburu. Buruan adatsa hazia duela ematen du.

Enbor luzeko kaktusa (Long cactus)

St. Gallen (Suitza)

Dotorea leiho ondoan eguzki argia gosez jasotzen duen kaktusa. Enbor luze, kiribildua eta ilexkaz betea. Ile biguneen artean, baina, arantza gogorrak ezkutatzen dira.

Argi-ilunean murgilduta (In light and shadows)

St. Gallen (Suitza)

Argi-ilunean murgilduta sentitzen da bat negu erdiko arratsaldeetan. Barrualdeko lanparek elektrizitatea argi motel eta goxoan bihurtzen dute. Kanpoan, bitartean, bazterrak lehenengo eta zerua gero argi lausotan galtzen hasten dira.

Ilundu du egunak (Night arrived)

Cardano (Italia)

Ilundu du egunak. Pixkanaka joan da eguzkia goibeltzen, bazterrak itzalez bete arte. Soilik zerua hatzematen da, eta bertan hodei gutxi batzuk.

Parkea itzaletan (Shadowy park)

Cardano (Italia)

Parkeko plaza itzaletan geratu da. Gaurkoz eguzkia joana da zerumugatik behera eta zeruko kolore biziak baino ez du utzi gogorapen modura.

Neguko arratsalde itzaltsua (Shadowy winter evening)

Cardano (Italia)

Neguko arratsaldeak laburrak dira baina itzalak luze eta azkar hazten dira. Landareek bitartean bere soiltasun handiena erakusten dute garai honetan.

Txoko goxoa (Nice corner)

Cardano (Italia)

Txoko honetan esertzeko gogoa ematen du. Eguzkiak berotzen duen alditan behintzat.

Arratsa heldu da (Dusk came)

Cardano (Italia)

Argi-ilunean dago eserlekua. Hosto eroriak ere arbola azpian ezkutaturik daude orain. Itzalak luzatzen ari direlan seinale, arratsa heldu denan seinale.