Malesco (Italia)
Gaueko orduak datozela, kale-argiek ematen diote segida herri honen paisaiari. Elizako dorre altua, harri landu argiaz egindakoa, nabarmentzen da bestee eraikuntzen artean eta inguruko mendien aurrean.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Pinudi bukatzen den lekuan, erakusten du haitz biluziak bere handitasuna harro. Karkabak, harri solteak, belardi eremuak eta elurrak apaindua ageri du bere nortasuna.
St. Gallen (Suitza)
Mendigoizaleen ilada luzatzen doa martxa aurrera doan bitartean. Baina inor ez dauka presarik. Inguruaz gozatzea eta lagunekin hitzegitea da helburu nagusia.
St. Gallen (Suitza)
Mendi martxa St. Gallen inguratzen duten mendixketan zehar. Paisaiaren edertasuna gozatu, mendiaren lasaitasuna barneratu eta konpainia onean ibiltzeko aukera. Amaieran bazkari bapoak itxaroten badu, orduan bai biribildu dela plana.
Alpsee (Suitza)
Arroka biluzian behera doa ur txirikorda. Saltoka, harria kolpatuz eta arrasto zuri luzea utziz.
Kronenberg (Suitza)
Säntiseko gailurra harroka eta elurrezko erraldoia ematen du Kronenbergeko magaletik.
Kronenberg (Suitza)
Hodeiak zeruan eta elurra mendietan. Neguak oparitutatko egun oskarbi gozoa.
Flumsemberg (Suitza)
Mendi gainetan aterpeak aurkitzen dira sarri Suitzan. Uda partean egoten dira zabalik eta jaten eman ohi dute ere. Neguan berriz, elur artean galduak ematen dute.
Laudio (Euskal Herria)
Gau bezpera mendi gain batean berezia da. Ezagutzen dugun mundua lauso, poliki desagertzera jotzen du. Dena berria, arraroa eta misteriotsua da.
Bernina Pass (Suitza, Svizzera)
Gaua hurbil zela, mendi gain agertu zitzaigun bistara. Arroka eta elurrezko eskultura bikaina benetan.
Bernina Pass (Suitza, Svizzera)
Udazken bukaerako lehenengo elurrak belardiak estaltzen ditu mendiaren goian. Arbolak faltan dira hemen. Hotzak eta haizeak ez dute amorerik ematen. The first snow of late Autumn already cover the fields near the summit. Trees are missing here. The cold and the wind do not give up here.