Lore zuri bakartia (Lonely white flower)

Cardano (Italia)

Lore zuria ederra da beti. Bere hiru petaloek harro eusten diote tente.Txikia eta bakartia, belar xumeez inguratua dagoela, ezin politago agertzen da.

Txibirita xume bakartia (Simple and lonely daisy)

Cardano (Italia)

Txibirita xume hazi da baso baten zoruan, belarrez eta hostoez inguratua. Egoera erabat apurkorra eta bakartian dagoela ematen du eta horrek ematen duen berebiziko edertasuna.

Landarea balantzaka (Swinging plant)

Cardano (Italia)

Zutoin finak nekez eusten dio lore sortaren mugimenduari. Landarea haizearen menpe ari da balantzaka, momentu batean geldi egoteko aukerarik gabe.

Lore morea (Purple flower)

Cardano (Italia)

Lore txiki morea ari da bere lekua bilatzen basoaren zoru mailan. Enbor, adar eta hosto lehorren artean hazi behar da. Gainetik, zuhaitzek eta sastraka anitzek kentzen diote argia. Bere itxura eta kolore ederrak ikustea, beraz, erregali goxoa da.

Udazkeneko hosto idorrak (Autumn dry leave)

Malesco (Italia)

Udaberria etorri badator baina hosto lehorrak pasa den udazkenetik egon dira inguruan. Belarra ere lehorra, ia errea, ematen du negu gogor baten ondoren. Izan ere, mendialdean negua benetakoa da: elurra, hotza eta gau ilun luzeak.

Udaberri printzak (Spring hints)

St. Gallen (Suitza)

Negu egun berantiarrek udaberri usaina hartzen hasten dira. Lore jaioberriak, adar biluzietan kontrastea sortzen digute. Animaliek, baina, oraindik faltan bota dute egun luze eta epelagoen goxotasuna.

Lore sorta polita (Beautiful flower bunch)

St. Gallen (Suitza)

Pistilo horiak harro daramatza lore sorta honek. Egun eguzkitsu honen argiak koloreak bizitzen ditu. Lore multzo polita, bai jauna. 

Lore moreak (Purple flowers)

St. Gallen (Suitza)

Mota guztietako loreek balio dute eztia egiteko. Lore txiki eta moreak ez dira ere txarrak. Kolore bizi hauek, izan ere, intsektuak erakartzeko bait dira.

Erle langilea (Worker bee)

St. Gallen (Suitza)

Erle langileak lan eta lan ari da bere bizitza osoa. Elkarbizitzaren adibide ezinhobea. 

Erlea lanean (Bee at work)

St. Gallen (Suitza)

Jan jan erle kuttuna! Gaurko jana biharko eztia da guretzat. Goxo-goxoa eta lodia. Bakarrik jateko edo gozagarri moduan. 

Zuhaixka baten loreak (Flowers of a bush)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak sortu berriak, berde-berde, zuhaixkak ere lore mordoa ditu. Pistilo horiak intsektu polinizatzaile baten zain. 

Lorea eta erlastarra (The flower and the bumblebee)

St. Gallen (Suitza)

Lorea eta erlastarra bada udaberriko irudi tipikoa. Bere hegaldi astuna ikusi baino entzuten da. Bere gorputz biribilak erle gizenaren itxura ematen dio. 

Udaberriko lore zuriak (Spring white flowers)

St. Gallen (Suitza)

Lore zuriak udaberria ospatzeko. Irudiaren lausotasunak garaiaren gozotasuna irudikatzen du. Koloreak zuri eta berde. Biziak, alaiak urteko sasoiaren tankerara.

Erle poxpolina (Elegant bee)

St. Gallen (Suitza)

Kolore hori eta beltz zoragarridun erle bat lorez-lore hegaka, dantzan bailitzan. Gure inguruko landareentzat erabat beharrezkoak dira intsektu poxpolin hauek polinizazioa egiteko. 

Lore zuri pila (White flowers)

St. Gallen (Suitza)

Lore zuri pila. Intsektu polinizatzaile baten zain ematen dute bizitza, munduari beren kolore bizi eta zoragarriak eskeintzen dioten bitartean.

Udaberriaren edertasuna (Beauty of Spring)

St. Gallen (Suitza)

Zelaiaren berde argiak eta zuhaitzen berde ilunak fruitarbolaren loreen zuria azpimarratzen dute. Udaberriaren edertasuna bere gorenean.

Lore zuriak belar altuan (White flowers between tall grass)

St. Gallen (Suitza)

Lore zuriak belar altuan. Galduak bezala daude baina bere lana egiteko leku ezin hobean aurkitzen dira. Intsektu nahiko dagoen lekuan.

Udaberri loreak (Spring flowers)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdeetan, udaberriko belar freskodunak, tanto horiak ageri dute han eta hemen. Txikoriaren loreak dira, udaberriaren seinale Europa erdialdeko leku anitzetan.

Udaberriaren lehen koloreak (Spring first colours)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkin elurrak negu amaierari izkin egiten dio. Martxoa-apirilean oraindik hotz dago, hala ere denboraldiko lehen lore berriak ageri dira. Ez dira, baina, larre eta soroetan. Loredenda honek ematen dio udaberriari kolorea.

Eguzkia eta loreak balkoietan (Sun and flower in the balconies)

Padua (Italia)

Veneto eskualdeko hiri hau Italiako iparraldean dago. Garai batean Veneziako errepublikaren parte, Austriar inperioaren parte izan zen ere. Unibertsitate handia eta historia zabala dario karriketan barna.