Helsinki (Finlandia)
Begirada lotsatia dauka plantigrado erraldoi honek. Momentu intimo batean harrapatuko genuen. Bazkaria jateko prest edo lotara joateko garaian.
Eguneko argazki bat
Helsinki (Finlandia)
Ipuin bat kontatuko dizut. Eseri eta adi entzun. Bazen behin, urruneko baso batean, etxe txiki bat eta bertan hartz nimino bat bizi zen. Bere mahaitxoan esne katilu batetik edaten ari zen. Basoko fruitu goxoenak non aurkituko zituen pentsatzen ari zen. Saskia hartu eta hara abiatu zen… Bien bitartean, beste hartz kumea bere ametsetan murgildua zen, bera ere basoko fruituen bila zihoala.
St. Gallen (Suitza)
Izoztuta dago museoko hartz arrea. Zertan egongo zen pentsatzen azkenengo arnasa hartu zuenean? Bere buruari galdetuko zion zergatik bera harrapatu eta tirokatu egin nahi duten beharbada. Ez du ulertuko zergatik bera jan nahi ez duen batek, denbora hartzen duen bere atzetik ibiltzeko. Beraien familia eta kumeak erasotu ditzan beldur izango al zen?
Cabarceno (Espainia)
Eremu zabaletan bizi dira animaliak zoo honetan. Garai batean aire zabaleko meatza izandako leku batean, zundatutako zuloak erabili dira animaliak artatzeko. Jatorri askotako animaliak daude. Lekuko hartzak, jirafak, lehoiak, gameluak eta abar luze bat. Egun pasa egiteko aukera polita 🙂