Seealpsee (Suitza)
Pinu altu eta zuzenez osatutako basoak nagusi dira mendialdean altuera batetatik gora. Neguko elurrari eusteko jaiotakoak eta hazitakoak dira.
Eguneko argazki bat
Seealpsee (Suitza)
Pinu altu eta zuzenez osatutako basoak nagusi dira mendialdean altuera batetatik gora. Neguko elurrari eusteko jaiotakoak eta hazitakoak dira.
Seealpsee (Suitza)
Basoan zuhaitz guztiak ez dira altuak eta sendoak. Zenbait zorte txarrekoak dira eta gaixotu, hil edo ebakiak izaten dira.
Seealpsee (Suitza)
Neguaren astindua oraindik fresko dago. Aintzira garbia eta gardena da. Eguratsa hotz dago eta ura are gehiago. Mendialde bete-betea da eta nabari da.
Bregenz (Austria)
Ur gardenak kolorez aldatzen du marroixkatik urdin ilunera. Ur ertze ondoan hondoarekin nahasten da, urrunean berriz, uraren kolore sakona gailentzen da.
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
Bregenz (Austria)
Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.
Risipass (Suitza)
Negua bete-betean heldu eta geratu egin da. Alfonbra zuriak paisaia erabat eraldatzen du. Beraren azpiko dena berdintzen du. Gainetik geratzen direnek soilik ematen diote lekuari nabardura bat.
Rissipass (Suitza)
Elurra barra-barra dago mendi gainetan. Negua hotz eta zuri doa. Paisaia gogorra da, garratza. Otzandu gabeko natura zein ederra eta, aldi berean, babesgabe eta latza den gogorarazten du.
Risipass (Suitza)
Negua da eta elurrak, izotzak eta haizeak elkar egiten dute mendilerroaren gainan. Mendialdea da eta gailurrak harrizkoak dira. Hodeietatik hurbil daude eta gure eguneroko esperientzietatik urrun.
Pfänder (Austria)
Funikularrean behera goaz. Guztiok kabina barruan goaz. Lehioetatik begira arnasa kentzeko ikuspegi polita dago. Behean laku erraldoia, goian mendikate infinitoa.
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Pfänder (Austria)
Leihoaren bestaldean zer dago? Lakua, bere kostaldea, basoa eta … barruko altzaria ere! Bere islada ageri da paisaiarekin bat egiten. Zer dago barruan eta zer kanpoan nahasten dira. Horrek eta bere kolore biziek egiten dute imagina berezi.
Pfänder (Austria)
Lurmutur luze bat lakuan sartzen da urari lekua kenduz. Nondik etorri dira da hau osatzeko materialak eta energia. Ibai baten bulkadak eraman ditu horreraino.
Pfänder (Austria)
Eguna polita doa. Zeruko hodei gutxiak arin doaz gordetzen zuten ura askatu ostean. Naturaren esnatzea bertatik bertara ikusi bitartean zelai eta basoetan ibiltzeko egun aproposa da.
Pfänder (Austria)
Hesiak bitan banatzen du zelaia. Belardia bakarra da baina alde bakoitzak bere bizitza propioa dauka. Batean ardiak eta bestean behiak hazi. Batean belarra moztu, bestean arbolen fruituen zain egon. Dena dela, bietan daude belar freskoa eta lore koloredunak.
Pfänder (Austria)
Baso desberdina osatzen dute zuhaitzok. Ez bakarrik bakanduta eta belarrez inguraatuak gelditu direlako. Babesa behar dutela egiten ditu berezi. Zerk erasoko ditu? Inguruan dabiltzan basa-ahuntzak izan behar dira. Asekaitzak izatearen ospea hartu dute eta horretarako arrazoiak argi uzten dituzte hau bezalako lekutan.
Pfänder (Austria)
Orein taldea lasai dago atseden hartzen zelaiaren goiko muturrean. Egingo zuten eguneko lan gehiena, urdaila bete. Orain hura pausatzea tokatzen da, liseriketak bere bidea egin dezan.
Pfänder (Austria)
Zerua eta lurra elkar egin arte begiratu eta paisai zabala, erraldoia ere, ikus daiteke. Mendi, muino, baso, lurmutur edo lakuz osatutako paisai aberatsa. Begirada betetzen du eta barneetara zabaltzen da. Barruko arimak alaitzen ditu, altxatzen ditu.
Pfänder (Austria)
Zelaiak mendi magalean lautadari begira daude. Behekaldean ibaia eta lakua hedatzen dira haran zabalean. Ikuspuntu ezin hobea paisai hedadura zabala behatzeko eta ulertzeko.