Kafe pausagunea (Coffe break)

Naantali (Finlandia)

Kafe bat hartu eta lasai egon. Hau da momentuko plazerra. Betebeharrek itxarongo dute minutu gutxi batzuk.

Uraren gainazala leun dago (The water surface is flat)

Naantali (Finlandia)

Itsasoa eta lurra elkartzen dira badian. Irlez, lurmuturrez eta badiez osatuta dago. Eguna lainotuta dago eta haizeak arbolak emeki kulunkatzen ditu. Bestela ere, itsasoa lasai dago. Gainazala leun dauka.

Tresnen txokoa (Tools corner)

Naantali (Finlandia)

Olio lanparak gaueko iluntasuna arintzeko erabiltzen dira. Gaur egun interruptore bati eraginez nahi beste argia izan dezakegu. Garai batean, berriz, argi txiki eramangarriak askoz erabilgarriagoak ziren.

Tximeleta bilduma bat (A butterfly collection)

Naantali (Finlandia)

Tximeletak animali pertxenta eta hauskorrak dira. Edertasun maximoaren irudi bat ematen dute. Ikusteko zoragarriak dira, baina ikustearekin batera zein txikiak diren eta zein erraz deusezta daitezkeen gogora ekartzen dute.

Itsasoa lasai dago (The sea is quiet)

Naantali (Finlandia)

Ura lasai badago ere, itsasoak sorpresak gordetzen ditu. Edozein momentuan harrotu daiteke. Gutxi behar du olatu beldugarriak sortzeko. Bi egoeratan da polita.

Ura lasai (Quiet water)

Naantali (Finlandia)

Uda da. Goizez. Eguna laino dago baina ez da hotzik nabaritzen. Lekuaren lasaitasunak gogoa betetzen du.

Bi altzeen burruka (Fight between two mooses)

Helsinki (Finlandia)

Bi animali handi elkarrekin burrukan. Honek ezin du gauza onik ekarri. Horrelako egoera batean galduko zuten arima gorputz eder bi hauek beharbada?

Buru okertua (Bent head)

Helsinki (Finlandia)

Zergatik izango du altzeak buru eta begirada okertuak?

Altzea edo basoetako erregea (Moose or the king of the forest)

Helsinki (Finlandia)

Altzeak animali ederrak bezain handi eta arriskutsuak dira. Adar boteretsuek mina baino gehiago eragin dezakete. Basoetako erregea da.

Bi hartz (Two bears)

Helsinki (Finlandia)

Ederrak dira hartzak. Animali handia eta indartsua, goxo aurpegia duena.

Koartzen dantza (Dance of the herons)

Helsinki (Finlandia)

Bi koartzen dantza irudikatu da. Naturaren beharrezko espektakulua erakutsi izan nahi dute.

Koartza bi (Two herons)

Helsinki (Finlandia)

Bi koartza burrukan edo bikote jolasean? Batek daki eszena prestatu zuenak zer zuen buruan. Txorien tamaina handia eta bere luma luzeak, burua eta hanken fintasunarekin egiten dute kontrastea. Naturaren diseinu jolasti bat dira.

Itsas txakur pertxenta (Elegant seal)

Helsinki (Finlandia)

Itsas txakurra bere luzera osoan ikustea badago.
Bere forma biribilak, uretara moldatutako hanka eta oinak, buru txikia eta bibote luzeak argi eta garbi nabari dira.
Itsasoetara moldatutako animalia.
Benetan pertxenta.

Orangutan adeitsua (Kind orangutan)

Helsinki (Finlandia)

Fruitua eskaintzen ari zaigu orangutana. Bere gizatasuna erakusten du. Badauka barne bizitza guk ikustea zaila badugu ere.

Orein eme bat (Female deer)

Helsinki (Finlandia)

Adar gabeko orein emeak ez du harren itxura galanta baina, bere mutur finak eta buru luzeak bere edertasuna goratzen dute.

Basahuntzen jolasa (Playing wild goats)

Helsinki (Finlandia)

Basahuntz bi jolasten ari dira mendiko haitz altuenetan. Jolasa izan beharrean, burruka ere izan daiteke. Betiereko burruka batean harrapatutak gelditu al dira?

Oreinaren deiadarra (Call of the deer)

Helsinki (Finlandia)

Oreinaren deia urrunetik entzuten da. Honenak berriz izoztuta gelditu da. Ez dugu ahotsik entzuten, baina bai sentitzen dugu. Barrura sartzen zaigu animaliaren handitasunak eroana.

Orkatzen begirada (Glance of the roe deers)

Helsinki (Finlandia)

Orkatzek elkarri begiratzen diote. So egitearekin, elkarri jakinarazten diote arriskua inguruan somatu dutela. Prest adi korrika batean ihes egiteko, esaten du begirada horrek.

Elurretako hontza (Snow owl)

Helsinki (Finlandia)

Elurretako hontzak behar du kolore argiak izan paisai zurituetan bere burua ezkutatu ahal izateko. Bestela ez du jatekorik aurkituko. Saguek eta bestelako harrapakinek erraz ikusi eta izkin egingo liokete.

Orkatza eta tigrearen drama (Drama of the deer and the tiger)

Helsinki (Finlandia)

Orkatza ihesean eta tigrea segika, bizitzearen alde gogorraren irudia da. Batak jan bila dago biziraun behar duelako. Besteak heriotzari izkin egin nahi dio, oraindik eginbehar garrantzitsuak bait ditu, hala nola, ugaltzea edo bere kumeak zaintzea.