Basa ahuntza (Wild goat)

St. Gallen (Suitza)

Tontorretatik behera begiratzen ohituta dagoen animalia da hau. Hanka sendoei esker igotzen da arroka artetik gailur zailenetara ere. Basa ahuntza goi mendietako erregea ez al da?

Zertan ari da basa-ahuntza? (What is the wild goat doing?)

St. Gallen (Suitza)

Marruka ariko da? Haizeak dakartzan usainak bilatzen? Berak baino ez du jakingo. Bere burmuin barruan, edo beharbada arimaren barruan, ikusiz jakin daiteke. Animaliek ez dutela barne bizitzarik? Ez dituztela inguruko seinale konplexuak ulertzen? Batek daki. Animaliei galdetuko ahalko bagenu behintzat.

Basa-ahuntz taldea (Group of wild goats)

St. Gallen (Suitza)

Basa-ahuntz taldeak ezin du urrunera joan. Tristea da goi mendi basatietan bizi den animali askeena hesi batek inguratua bizi izan beharra. Buruan ez al dituzte izango bere jatorriko arrokak eta gailurrak?