Ivrea (Italia)
Aldapan behera doaz paseoa ematen parea. Zakur muturluzea eta beroki marduleko gizon hotzituta.
Eguneko argazki bat
Ivrea (Italia)
Aldapan behera doaz paseoa ematen parea. Zakur muturluzea eta beroki marduleko gizon hotzituta.
Hundwil (Suitza)
Panazko praka marroiak, artilezko jertsei berdea eta bota sendoak jantzita, prest dago gaztea etxaldeko lanak egiteko. Txakurra ere darama ondoan. Behiak ondo zaindutak egongo dira abeltzainokin.
Hundwil (Suitza)
Txakurra ere hurbildu da abereak ikustera edo zaintzera. Denbora hartu du paseo bat emateko orain. Handik eta hemendik dabil bere laguntza beharrezkoa ez den bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Etxe aurreko eserlekua hoberena da. Enbor koxkorraren kontra bizkarra jarri eta inguruak miatzeko leku ederra.
Laudio (Euskal Herria)
Artzai txakurra bere txandaren zain egongo da. Ardien atzean korrikan egiteko noiz tokatuko zaion zain eta bere bidean ahalik eta zuzenen eramaten saiatzeko zain.
Laudio (Euskal Herria)
Txakur hau ez dirudi nagusiari kasu handirik egiteko prest dagoen. Nahiago ardien atzetik korrika ibiltzea.
Laudio (Euskal Herria)
Artzaia ari da artaldea zaintzen. Zakurra ere inguruan du. Baina ez da ari mendian, hirian baizik. Txapelketara etorria eta orain zain, bere txanda noiz helduko zain.
Laudio (Euskal Herria)
Ardien zainketan trebatutako txakurrak bere lana gustokoa du. Ezin dio animaliei begia kendu.
St. Gallen (Suitza)
Korrikan umeekin ibili, beraien garrasiei kasu egin. Txakurtxoari ez zaio zertaz arduratzeko falta. Lasaitasun pixkat esertzeko hartu eta berriro egongo dira denak prest jolasten jarraitzeko.
St. Gallen (Suitza)
Haurrak jolasean. Txakurtxoa dute oraingoan jostailu. Zelaian aske eta beldurrik gabe korrika egin dezakete. Naturaz eta elkarren konpainiaz gozatzeko momentu ezinhobea da.