St. Gallen (Suitza)
Parkeko eserlekuan lasai egoteko tokia da, udako egunaren goxoaz gozatzeko. Zurezko aulkiak urtaro guztiak ikusi dituzte: neguko elurra, udaberriko belar berriak, udako intsektuak eta ume jolastiak eta udazkeneko hosto eroriak.
Eguneko argazki bat

Helsinki (Finlandia)
Zutoin urdin-urdina elurrez betetako hondartzan. Egurrezko txoriak Hietarantako hondartzatik itsasora begira dago. Zer ikusiko? Orain izotza besterik ez. Uda partean, berriz, ur hotzetan korrika batean sartu-irten bat egiten duten haur eta nagusiak edo itsaso Baltikoko ur baretan dabiltzan belauntziak.
Helsinki (Finlandia)
Zurezko kaia ezerezera joateko dela ematen du. Ondo fijatu ezkero, nabarituko dituzu eskegitzeko egiturak. Udan hemen garbitu eta zikatzen dira alfonbrak. Baltikoko ura, apenas gazia dena, ezin hobea izan ei da lan honetarako.
Pfäfers (Suitza)
Gutunak idatzi edo egunkaria irakurri. Halakoak egingo ziren honelako mahaietan. Lantoki erosoa eta estilosoa.