Hosto idor hauek izkin batean pilatu dituzte iturriak sortutako uhinek. Beren kolore horixka, algen kolore berdearekin nahasten da eta biak zeruaren urdinaren isladetan galtzen dira.
Hostoak pilatzen doaz iturriaren putzuan udazkena aurrera doan einean. Ur gardenean flotatzen diraute, arbolatik erori eta hegaka jarraituko balute bezala.
Zapatak desagertu arte oinak sartu eta arrastaka ibiliz hostoa astintzeko. Hosto idorrezko alfonbran paseatzea bada urte garai honetako, udazkeneko, pribilegioa.
Ez da munduko eserleku erosoena izango baina goxo egotea badago zuhaixkaren ondoan eta kale-argiaren argipean. Hemen badira udazken koloreak: hostoen horia, ilunabarraren argi urdina eta kale-argiaren zuria.
Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.
Han eta hemen arbolaren bat duten zelai berdeak inguruan. Zerua urdin, hodei zuri gutxi batzuk zeharkatzen dutelarik. Leihotik begira denbora arin pasatzen da.