Profilez hartutako tximinoa urrunera trankil begira harrapatua izan da. Burutapenik pasatuko al zaio burutik? Kaiolatik kanpoko bizitza faltan botako al du?
Lore koloretsuez betetako poto batek txoko bat apaintzen du zoo txiki baten ibiltokian. Animalien kaiolen garratztasunari kontrastea ezarri nahiean edo. Apenas lortzen dute helburu hori betetzea. Porlanezko pareta grisak gailentzen bait dira, landare poto nimino honen gainetik.
Luma luze eta koloretsuek atentzioa urrunetik deitzen dute. Loroak ez du bere burua ezkutatzeko beharrik. Moko indartsua eta atzapar luzeekin bere burua erraz defendatuko du harrapariengandik.
Loro bat daukat begira. Nik ere hura begira ari naiz. Niri bere kolore biziek eta moko erraldoiak erakartzen naute. Zer ariko da bera niri buruz pentsatzen?
Lakua mendi artean harrapatuta dago. Harkaitz sendoek eusten diete ur masari bere bi aldeetan. Bertan bizi direnak mendi hegaletan sakabanatu behar dira, aldapetan barrena.
Harri puska hau eskultura da aldi berean. Elurrez erdi estalia dago. Nabari da mendialdeko herri honetan neguak gogorrak direla, baina kulturarako lekua gordetzen dute ere.
Kaixo panpox. Jolasten ari al zara tunelean? Ba al dakizu adreiluak erretzeko erabiltzen zen labe bat izandakoa dela? Zer? Egia. Orain ezkutaketetan jolasteko leku aparta da.
Pareta honek urtetan zehar sutan egon da. Nabari zaio gainazalaren garraztasunean. Lana ongi bete du. Orain atseden hartua du betebehar gartsuetatik eta jakinminez hurbiltzen diren bisitarientzat dago ikusgai.
Lekuaren estutasunak eta epeltasunak labearen barruan bizitakoei buruz pentsarazten dute. Pasilloan sartu eta garai bateko industriarien esfortzuak sentitzen dira.
Tunel ilun bat zertarako beharko da? Zenbait erabilera izan ditzazke. Harrigarrienetariko bat labe moduan erabili izatea da. Pasillo klaustrofobiko horietan adreilu egin berriak pilatzen ziren eta su batek sikatzen zituen. Horrela sortzen ziren etxeak eraikitzeko lehengaiak.
Elur ekaitz baten zain daude mendi haran honetan. Ur hotzaren erauntsiak ez du soilik zerua goibeldu. Herritarrak beraien etxeetan sartu behar izan dira, giro goxoago baten zain egotera.
Garai egokia da lerarekin ibiltzeko. Eguzkia aprobetxatu eta aldapetan behera abiadura bizian ibiltzen egun pasa egitea ez da plan txarra. Momentuz atseden hartzea tokatzen da. Lerarentzako astia egongo da gero.
Mendian behera hegaz bezala ari gara jeisten. Laster azpiko haranean egongo gara. Lehen behera begira egon gara inguruak miatzen. Azpian urrun ikusiko ditugu harrizko erraldoiak, zerurako erdi-bidean.