Kate mardula moila indartsuari lotua behar du. Lan garrantzitsua egiteko diseinatuta badago ere, edertasunari ez dio uko egin beharrik. Kolore hori biziak dotoretasuna ematen dio.
Kai honek ez ditu gaurkoz untzi gehiagori arrera egingo. Hutsik gelditu da egunak iluntasunari ihes egingo balio bezala. Haizeak soilik mugiarazten du zerbait lekuan. Banderak bere lekuan ari dira ezker-eskuin, gora-behera, saltoka.
Moia txiki hau bakarti dago lakuaren kosta ondoan. Bere itzal fina eta luzea uraren gainazal leunean isladatzen da eta ur masaren bestaldeko mendiarenarekin nahasten da. Edertasuna ematen dion lasaitasuna dario.
Moilako tontortxoak igerilariek erabiltzeko dira. Ura dagoenean eta igerilariak daudenean, noski. Garai honetan ez da itxarotekoa inor igerian ibiltzeko intentzioarekin ikustea. Itxaron beharko da dexente igerilaririk ikusteko.
Zurezko kai txikia ezin hobea da atseden hartzeko eguzkitan eserita. Udazken garaian igeri egiteko sasoi ona ez da, baina oraindik posible da lekuaz gozatzea. Turistaren bat edo beste ikusten da.