Egurrezko panpin multzo honek ospakizunetarako jantzi bereziak daramatzate. Edozein momentutan dantzan hasi behar direla ematen du. Zer dantzatuko dute? Abestuko al dute?
Lagun honek ordu edo egun gutxi dauzka aurretik, ur bihurtu eta lurran barrenatu eta galtzeko. Joan berri den negua bezala, elurrak ere urte honetarako utzi behar gaitu. Azken momentuak, hala ere, goxoak eta gustagarriak izan daitezke.
Izugarrizko panpina ikusgai jarri eta jendeak ezin dizkio begiak kendu. Hala ere, itxura arraroa ematen du basamortu erdiko erosketa zentro batean, Europa erdialdeko gabonetako sinboloa den zeozer. Kontextutik erabat aterata.
Haur baten astotxoa eskegita geratu da zain, umeak noiz bere bila etorriko den zain. Irribarrea ez zaio falta bakarrik egonda ere. Ohialezko panpina bat baino ez dela jakingo al du?