Urte oroko magia (The magic of every year)

St. Gallen (Suitza)

Negua bukatzear da. Lehenengo landareak lur azpitik agertzen hasi dira. Beraien berde kolore freskoa lurrazal biluzia janzten ari dira. Biziaren berritzea berriro ere gertatzen ari da aurten da. Magia dirudi, behin eta berriro gertatzen den magia ederra.

Aztarna zuria (White track)

Gossau (Suitza)

Aztarna zuria zoragarria da, hala ere bere alderdi ezkutua eta arriskutsua dauka. Kolorea baporeak ematen dio eta txar gutxi egiten dio eguratsari. Ikustezina dira isuritutako beste gas mingarriagoak, atmosfera zaurgarria kolokan jartzen duten fluidoak.

Hegazkinaren lorratza (Trace of a plane)

Gossau (Suitza)

Goian zeruan, gure buru gaineko sabai urdinean, batzutan hodei grisez eta beltzekin estaltzen den horretan, gaur lasaitasuna da nagusi. Soilik hegazkin baten lorratz zuzena nabarmentzen da. Marra zuria margotzen du makina hegalariak egurats makalean.

Magalan beheko ikuspegia (View down the slope)

Gossau (Suitza)

Magala leunki jeisten da haran beheko herriraino. Aurrerago mendi xerra bat ikusten da. Inguruko mendikate erraldoien sarrerako platerra dira. Ikusmiratzeko leku aproposa eta gozagarrian gaude.

Argi eta itzal (Light and shadows)

Gossau (Suitza)

Argi eta ilunek egiten dute irudi hau. Zeruaren argitasunak, arratsaldeko itzal luzeekin egiten du kontrastea. Zuhaitz okertuaren adarrak beltzean nabarmentzen dira. Bere bakartasunak eragin al dio itxura etsia eta konkortua emateko?

Paisai eskultorikoa (Sculptural landscape)

Gossau (Suitza)

Eskultura bat ematen du argazki honek. Urrunean konkortutako estatua naturala eta hurbilago metalezko estatua mehe eta liraina. Taldea edertzen dute eguzkiak sortutako argi-itzalek.

Itzalen artean argia (Light among the shadows)

Gossau (Suitza)

Negu erdiko eguna da, baina zeru oskarbiak pixkat arintzen du giroaren hoztasuna eta gauaren luzera. Arratsaldeko itzalak luzeak dira eta apenas uzten dute argirako lekurik. Itzalez inguratuta geratu dira arbola, edo bere hezurdura esan daiteke, eta kaleko argia luzea.

Dortokaren pausoak (Path of the turtle)

Gossau (Suitza)

Nora joango da dortoka hura? Abenturan al doa arku horren gainean? Beheko kobazuloa ezkutaleku eta atsedenleku dauka, baina goiko partea goxoagoa da eguzkiak berotzen duenean. Bereziki neguan eta eguzkia bero iturri bakarra ba da.

Dortoka bat bere kabian (Turtle in its nest)

Animali honek bizitza patxadatsua eraman ohi du. Bere pausuak laburrak dira eta abiadura geldoa. Horrela izanda ere, egoki lo egiteko lekua behar izango du. Lurrezko kabia, lastoz estalita, izango du atsedena goxatzeko leku egokia.

Dortoka bat eguzkipean (Turtle and the sun)

Dortoka honek eguzkiko argiaz gozatzeko parada izan du. Neguko hotzak eta argi faltak nozituko ditu berak ere. Hain dauka itxura sendoa eta gogorra, ezen kostatzen dela ulertzea hotzik edo berorik sentitu dezakeen.

Bisontea zain (Waiting bison)

Gossau (Suitza)

Goiz eguzkitsu honetan, ematen du neguak pixkat amore eman duela hoztasunaren lege gogorra ezartzen. Hori baliatuz etorri dira haurrak bisitan. Urrunetik ekarritako, mota askotariko animaliak ikusteko esperantzaz etorri dira. Itxitura zabaletan dute etxebizitza animali gehienek, jateko, lo egiteko edo jolasteko.

Txinpanze ama (Chimpanzee mum)

Gossau (Suitza)

Behar du txikiak ariketa pixkat egin, jolastu. Amak joaten uzten du baina bistatik galdu gabe. Beldurra baino ardura sentituko du.

Ama eta kumea (Mother and cub)

Gossau (Suitza)

Ama eta kumeak goxo-goxo eseri dira elkarri besarkatzen. Bitartean, ilea eta azala zaintzen dio amak kumeari. Umea edo kumea? Argazki honetan, txinpanze gaztearen jarrera umearena ematen du.

Oiloa paseatzen (Walk of a hen)

Gossau (Suitza)

Oilo honek libre dabil zoo honen bideetatik. Bizitza lasaia duela ematen du. Ziurrenik, libratu da egunero arraultzak eman beharraz eta guk bezalako jende arrotzaren ikusmiran eman dezake denbora. Gehiegi hurbiltzen utzi gabe, hala ere.

Txinpanzeak enbor gainean (Group of chimpanzees)

Gossau (Suitza)

Familia bat ote al da? Aita eta ama, lehengusu gaztea eta osaba zaharra, denak batera egur enborraren gainean atsedenean egongo al dira? Ez dakigu horrela den, noski. Garbi dakigun gauza bakarra, neguko goiz epel honen eguzkiaz gozatzen ari direla.

Txinpanze zaharraren atsedena (Rest of the old chimpanzee)

Gossau (Suitza)

Txinpanze zahar honek bere lekua aukeratu du denborapasa egiteko. Leku gutxi behar du esertzeko. Ingurua mihatzen du bitartean, tartean argazkilaria.

Txinpazeen atseden momentua (Resting time for chimpanzees)

Gossau (Suitza)

Txinpanze pare honek denbora pasan ematen dute. Leku honen txikitasunean, pribatutasun momentu bat izaten saiatzen ariko balira bezala. Beraien esertzeko posizioak, begiratzeko moduak animalietan arrotza zaigun hurbiltasuna dakarkit gogora. Animali honek gure ahaide hurbilena badela zirrara bat sortzen du barrenean.

Txinpanze bi enbor gainean (Two chimpanzees on a trunk)

Gossau (Suitza)

Enbor gainean egoteko erraztasun harrigarria daukate tximinoek. Bi txinpanze hauek bere eguneroko ohituretan ari dira. Lekuaren arriskuei atentzio gutxi eman diote, itxuraz. Ziurrenik, arriskutsua ez da izango beraientzat.

Elurte handia (Big snow fall)

St. Gallen (Suitza)

Elurra erruz metatu da egunotako elur jasaren ondoren. Arbolek, etxeek, postontziek eta kaleko seinaleek ere gaineko zama ez dute erraz kenduko.

Eliza baten kanpain dorrea (Bell tower of a church)

Chur (Suitza)

Behetik hartutako dorre baten irudia bada eliza baten irudi tipikoa da hau, baina indar estetikoa badu. Izan muturreko perspektibaren erakargarritasuna, izan arkitektura onaren edertasuna, gisa honetako argazkiak behin eta berriro egiten ditut. Begitara jotzen didate subjektu hauek.