Zerua ere bidea da (Also sky is a way)

Ivrea (Italia)

Zerua ere bidea da. Hegazkinen lorratzek igarotako hegazkinak erakusten dituztee. Ez dira gutxi ibili.

Zuhaitzetarainoko lorratza (Trace towards the trees)

St. Gallen (Suitza)

Elurreko oinatzek zuhaitzetaraino doaz, begirada ere bertara zuzenduaraziz. Negu giroak badu magikotik zeozer. Naturaren misterioak areagotu egiten dira, handitu, eta xarma berezi eta dotorea hartzen du.

Hegazkinaren lorratza (Trace of a plane)

Gossau (Suitza)

Goian zeruan, gure buru gaineko sabai urdinean, batzutan hodei grisez eta beltzekin estaltzen den horretan, gaur lasaitasuna da nagusi. Soilik hegazkin baten lorratz zuzena nabarmentzen da. Marra zuria margotzen du makina hegalariak egurats makalean.