Etxerako ataria (Entrance to a house)

Lichtensteig (Suitza)

Ate aurreko ataria ia erabat itxia dago eta alde batetik igotzen den eskilara batetik baino ezin da bertara sartu. Portal azpia hutsik utzia da, soto moduan erabili behar zelakoan. Gaur ez genuke honelakorik behar, baina zentzua badu, praktikoa bada, gai asko luzarorako gorde behar diren garai batean.

Kale iluna (Dark street)

Lichtensteig (Suitza)

Etxeak bata besteari begira eta aldean daude. Kalea estutzen den puntuan, udako eguzkia ezin da barreneraino sartu. Fresko irauten laguntzen du, sasoiko egun beroenetan.

Kalea aldapa leunean (Street in slight slope)

Lichtensteig (Suitza)

Aldapa suabe batean kokatu zen etxe hau. Urteak eman dituzte biek, etxeak eta kaleak, eta batera hazi dira herriari nortasuna eta edertasuna emanez tokiari. Garai bateko dotoretasuna xarmantki gordetzen duen detaile txikia baino ez da, baina ondare historikoak eman dezakeen ekarpen gorena sinbolizatzen du.

Herriko terraza txikiena (Smallest terrace in town)

Lichtensteig (Suitza)

Herriko terraza txikiena izango da hau. Hala ere lekua nahikoa dauka pertsona batek kafesne bat lasai edan dezan eta atsedena har dezan. Laguna, baina, zutik hartu beharko du hartu behar duena.

Lehoi baten zauriak (Wounds of a lion)

Lichtensteig (Suitza)

Lehoi honek denbora dexente eramango du hemen. Horren itxura ematen du, behin bere gorputzeko zauriei begiratutakoan.