Hare busti biguna (Soft and wet sand)

Santoña (Espainia)

Hare busti biguna olatuen joan-etorriak moldatzen du. Putzuek betetzen dituzte uhinek utzitako zuloak. Itsasoaren laztan likidoak, bitartean, ailegatzen jarraitzen dute, busti edo lehor izan arteko zikloa gelditu ez dadin.

Kaio multzoa hondartzan (Group of seagulls in the beach)

Santoña (Espainia)

Giro haizetsuak olatuak harrotzen ditu eta kaioak ere eguraldi latzetik babestu behar dira. Nola? Haizeari aurpegia emanez. Ez diezaien ipurdiko lumak harrotu eta barruko beroa kendu.

Hare arteko alga (Algae in the sand)

Santoña (Espainia)

Harea argiaren gainean, algek itxura tristea ematen dute. Haizeak ekarritako hareak pixkanaka estaltzera jotzen du, betirako ahaztera.

Alga lehorrak (Dry algae)

Santoña (Espainia)

Olatuek eta korronteek algak bere zutoinetik askatu eta aske darabiltzate kostara heldu arte. Bertan, eguzkitan lehortutako algak gatzez eta hareaz beterik geratzen dira harri koskorren artean.

Olatuen segida (Waves train)

Santoña (Espainia)

Olatuen segidari begira egoteaz ez da bat aspertzen. Hareazko hondoak gutxinaka behera egiten du eta horren eraginez itsasoa aparrez betetzen da hondartzara heltzerako.

Kaio taldea hondartzan (Seagulls in the beach)

Santoña (Espainia)

Kaio taldeak arratsaldeko haize kirriak zer dakarren zain dago. Ufadek olatuen gainak harrotzen ditu eta itsas hondoak nahasten dituzte. Muskuiluak edo landareak hondartzaraino heltzen dira nahaspila barnean eta hegaztiak prest daude haiek harrapatzeko.

Hondartzako etxola (Hut in a beach)

Helsinki (Finlandia)

Etxola hemen ez balego paisaia basatia eta baserritarra emango luke. Baina Helsinki ondoan gaude eta hiriko hondartza nagusia da hau. Udako egun beroetan jendea hona etortzen da usu eguzkiaren epelean egotera. Gutxi batzuk Baltiko itsasoko ur hotzetan bainua hartzen dute ere.

Begiraleen aulkia (Chair of the lifesavers)

Helsinki (Finlandia)

Begiraleek ez dira denbora batean hemen eseriko. Aurreko irlatxoaan urkiak, urrunean pinu basoak daude hemendik ikusgai.

Hondartza, olatuak, gaua (Beach, waves, night)

Suances (Espainia)

Gaueko lehenengo orduak dira eta enbatak bere gorenean dirau. Olatuak hondartzara haserre eta indartsu datoz eta soinuak gaua hartzen du.

Hondartza itxia (Closed beach)

Hondartza hutsa udazken arratsalde batean (Empty beach in an Autumn evening)

Denbora pasa eguzkitan (Spending the time in the sun)

Arratsalde pasa hondartzan (Afternoon in the beach)

Olatuak joan-etorrian (Waves coming and going)

Eguzkia hondartzaraino heltzen da (Sun reaches the beach)

Txalupa hondartzan ainguratua (Boat anchored in a beach)

Porto Selvaggio (Italia)

Arratsaldeko paseoa hondartzan (Evening walk in the beach)

Hondartzako pinua (Beach pines)

Adar orraztuak (Brushed branches)

Pinu okerrak (Bent pine trees)